Inprimatu Inprimatu    English    Castellano    Francais   
EuskoSare
Munduko Euskal Komunitatea
2008/07/31

Alemaniako Lucy Software enpresak gaztelania-euskara itzultzailea garatzeko akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin.

   (osorik irakurri)




2008/07/29

Baionako festen hasiera dela eta, EuskoSareren, Surfrider Fundazioaren eta EITBren sareen topaketa antolatu egin dugu. Hurrengo asteazken honetan, uztailak 30, arratsaldeko 18.00etan Baionako Bar du Marché tabernan, Rue des Basques-en kokatuta, izango da beraz bertan zuei guztioi espero zaituztegu.

   (osorik irakurri)




2008/07/24

Getxok eta Gasteizek jazzaldiak ospatu ondoren, Donostiari heldu zaio bere kaleak jazz erritmoez bustitzeko ordua. Herenegun, uztailak 22, arratsaldeko 18:30tanJazzaldiaren 43º edizioari hasiera eman zitzaion. 

   (osorik irakurri)




2008/07/16

EuskoMovie-n parte hartzeko epea Irailak 14rarte luzatu da. EuskoMovie EuskoSare-k antolatzen duen filme laburren lehen lehiaketa da. Lanak mugikorrarekin, argazki kamerarekin edo bideo kamararekin grabatu daitezke. Bi minutuko lanagatik, €600, €400 eta €200 irabazi ditzakezu. EuskoMovie-n parte hartzeko epea Irailak 14rarte luzatu da. EuskoMovie EuskoSare-k antolatzen duen filme laburren lehen lehiaketa da. Hau, Euskal Filmoteka ren kolaborazioarekin, Eusko Ikaskuntzaren Zinema Arloak bultzatutako lehiaketa da.

   (osorik irakurri)




2008/07/14

Busti irratian audio berriak entzun ahal izango dira uda honetan.

Hasteko, irrati-nobela bat, ez hanka ez bururik ez duena, Txakurraren Bilboliña. Mafia kontuak, gaztaren krisia, txakur bahiketak... Zer ez ote da gertatuko Kikunbera kale imaginarioan.

   (osorik irakurri)




2008/07/11

Diasporako paisaiarik politenak aukeratu eta jeitsi, zure ordenagailuaren pantailan jartzeko.

Ikusi argazki guztiak EuskoSaren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

 (osorik irakurri)



2008/07/09

Esther Larrañagak, Ingurumen Sailburuak, akordioa sinatu zuen atzo Delhin Bakearen Nobel sariduna eta aldaketa klimatikoan aditu den Rajendra Pachauri-rekin, bi herrialdeen artean lankidetza bultzatzeko helburuz.

   (osorik irakurri)




2008/07/08

EuskoMovie-n, EuskoSarek on-line eginiko laburmetraien lehen lehiaketan, parte hartu ahal izateko 12 egun besterik ez dira geratzen. Lanak mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatu daitezke. Hiru sari banatuko dira, 600, 400 eta 200 eurokoa bakoitza. Uztailak 20arte duzu parte hartzeko.

   (osorik irakurri)




2008/07/07

Iruña zuri-gorriz jazten da urtero San Ferminen ohorez - hiriak milaka bisitari jasotzen ditu mundu osoan ospetsua den jai honetan parte hartzeko. San Ferminak Iruñeako jai ezagunenak dira eta 'entzierroak' dira ezaugarririk nabarmenena. Mundu osoko bisitariak jasotzen ditu Iruñeak 6tik 14ra arteko astean San Ferminen ohorez egiten diren jai hauetan.

   (osorik irakurri)




2008/07/04

Kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatuko dituen legea onartu du Eusko Jaurlaritzak. Neurri honek 400 m² edo 250 langiletik gorako empresa eta dendatan izango du eragina.

   (osorik irakurri)




 
EuskoSare
www.euskosare.org Munduko euskaldunei eta euskaldunen lagun guztiei zuzendutako parte hartze eta elkarkidetzan oinarritutako sarea dugu. Web gunea, 4 hizkuntzetan, informazioa, zerbitzuak eta erabiltzaile eta kolaboratzaileen sare sozial handi bat eskaintzen du.
Azken erantzunak
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Iparraldeko hiru gaztek munduko hainbat Euskal Etxeetatik bisitan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu