![]() |

Bizkaiko Foru Aldundiak, bizkaia:xede-ren bitartez, eta Eusko Ikaskuntzak lankidetzan jardungo dute adimendun bizkaitarrak bertan gerarazteko, erakartzeko eta hona lotzeko. Bi elkarteek ere, euskal kultura sustatzeko, EuskoSarez baliatuko dira.
Bizkaia:xede-ren Presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Saileko Diputatu den Eusebio Larrazabalek eta Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos –EI-SEV– erakundeko Presidente den Xabier Retegik lankidetza akordioa sinatu zuten atzo, hilak 7, EI-SEVen barreiapen bideak partekatzeko, eta jarduera eta programa ezberdinak hedatzeko adimendunak bertan gerarazte, hona erakarri eta bertan lotze aldera.
Halaber, akordioaren helburua da euskal kultura sustatzea. Horretarako, EuskoSare, Euskal Komunitate Globalarentzako sarea, izango da erabiliko den zabalbidea.
Jarduera horien helburua bizkaia:xede-k ezarritako eta Bizkaiko Lurralde Historikorako lehen mailako profesional eta ikertzaileak bilatu eta hartzeko politika aktiboa sustatzea xedetzat duten helburu estrategikoak lortzea da.
Lan eta Trebakuntza Saileko Diputatu den Eusebio Larrazabalek adierazi zuenez “Lankidetza hitzarmenaren esparruak bizkaia:xede-ren jardueren eta zerbitzuen sustapena eta hedapenari emango dio arreta nagusiki, EI-SEVek EuskoSare atari birtualaren bitartez antolaturiko ekitaldi, azoka eta jarduera guztietan”.
EI-SEVek nahiz EuskoSare atariak lankidetza modu berriak proposatuko dizkiote bizkaia:xede-ri, egungo programaren eboluzioan nahiz ager daitezkeen eta bi aldeentzat interesgarriak izan daitezkeen ekimen berrietan oinarrituz.
EuskoSare, Munduko Euskal Komunitatearen sarean albiste osoa irakurri.
Vascos en el Mundo
Vasco Made in Caracas
Un vasco en Nueva York
Buenos Aires: Tierra Vasca
La Plata, capital para vascos
Desde mi trópico
Vasco de Pampa y sal
Canal Vasco - ETB Sat
Mediablog - Vascos en el Mundo
Roge Blasco y sus viajeros
Fotos de Euskal Herria
Periodismo ciudadano
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





