Inprimatu Inprimatu    English    Castellano    Francais   
EuskoSare
Munduko Euskal Komunitatea
2008/05/17

Bihar, maiatzak 17, Nazioarteko Internet Eguna ospatuko da mundu osoan eta Laudioko herriak (Araba) festa honetan parte hartu nahi izan du teknologia berriak zabaldu eta bultzatzera zuzendutako hiru jardunaldi antolatuz. EuskoSare jardunaldietan hartuko du parte stand batekin.
Laudioko herriak teknologia berriak bultzatzeko helburuarekin eta Arabako Aldundia, Laudioko Udala, Euskaltel, Spri edo Eusko Ikaskuntza bezelako erakundeen laguntzari esker, hiru jardunaldi antolatu ditu "Internet Eguna" lelopean.

   (osorik irakurri)




2008/05/14

Igande honetarako antolatu du EuskoSarek topaketa Mintzabidea komunitateko txatean. Igandean, Maiatzak 18, Euskara praktikatzeko aukera bikaina izango duzue Mintzabidea komunitateko txatean.

   (osorik irakurri)




2008/05/12

Atzo Senperen ospaturiko Herri Urratseko 25. urteurrenera hurbildu zen EuskoSare, munduko euskal komunitatearentzako sarea. Atzerrian dauden euskaldunei zuzendutako Eusko Ikaskuntzako programa honek Senpereko lakuaren inguruan urtero antolatzen den jaialdian parte hartu zuen.

Ugari izan ziren atzoko festa bultzatzera lagundu zutenak. Hainbat eta hainbat kolektibo aritu ziren bertako lagun euskalzaleei mota desberdinetako informazioa dibulgatzen. Herri Urrats elkartearen lehendakari ordearekin, Alain Boscekin, egon ginen hizketan (ikusi Benoit Etxeberrik egin zion bideo elkarrizeta), baita Maiatza elkarteko Lucien Etxezaharretarekin ere.

   (osorik irakurri)




2008/05/09

Bizkaiko Foru Aldundiak, bizkaia:xede-ren bitartez, eta Eusko Ikaskuntzak lankidetzan jardungo dute adimendun bizkaitarrak bertan gerarazteko, erakartzeko eta hona lotzeko. Bi elkarteek ere, euskal kultura sustatzeko, EuskoSarez baliatuko dira.

Bizkaia:xede-ren Presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Saileko Diputatu den Eusebio Larrazabalek eta Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos –EI-SEV– erakundeko Presidente den Xabier Retegik lankidetza akordioa sinatu zuten atzo, hilak 7, EI-SEVen barreiapen bideak partekatzeko, eta jarduera eta programa ezberdinak hedatzeko adimendunak bertan gerarazte, hona erakarri eta bertan lotze aldera.

   (osorik irakurri)




2008/05/08

 Pasa den hilean, Asier Sarasuak eta Aintzane Agirrebeñak Ahotsak.com webgunea aurkeztu zuten. Webgune honen helburu nagusia herriz-herri euskeraren erabilera desberdinak erakustea da.

   (osorik irakurri)




2008/05/07

Hemendik aurrera, Euskal Herriarekin erlazionatuta daudenak gaiei buruz mintzatu nahi dena, Euskalerria komunitatean aurkituko du babesa.

   (osorik irakurri)




2008/05/06

Unibertsitateak eta MCC International-ek sinatutako hitzarmenaren arabera, ikasleek MCC-k atzerrian dituen delegazioetan gauzatu egin ahal izango dituzte praktikak.

   (osorik irakurri)




 
EuskoSare
www.euskosare.org Munduko euskaldunei eta euskaldunen lagun guztiei zuzendutako parte hartze eta elkarkidetzan oinarritutako sarea dugu. Web gunea, 4 hizkuntzetan, informazioa, zerbitzuak eta erabiltzaile eta kolaboratzaileen sare sozial handi bat eskaintzen du.
Azken erantzunak
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Iparraldeko hiru gaztek munduko hainbat Euskal Etxeetatik bisitan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu