Inprimatu Inprimatu    English    Castellano    Francais   
EuskoSare
Munduko Euskal Komunitatea
2008/04/25

EuskoSare-k martxan jarri ditu Euskal gazteriari ahots berri bat emango dieten hainbat foro

EuskoSareko Gasteizko bulegoetan sortu da ideia. Zertaz ari dira Euskal Herriko gazteak? Zeintzuk dira haien kezkak? Galdera horiei erantzun bat eman nahian ibili dira proiektu honen koordinatzaileak. Ez da harritzekoa; komunikazio iturri desberdinetan egun ari diren eztabaidak jarraitu bakarrik ez dira egin behar, gure gizartea aldaketa prozesuan dagoela jakiteko.


Egunero bizi dugun isolamendu eta bizitza azkarrari aurre egiteko tresna gisa sortu da "Mesederik nahi?" foroa. "Gazteek bere ideiak era ireki eta zabal batean elkarbanatu ditzaten nahi dugu lortzea foro honen bitartez.

"Egun mesedeak ez dira gure bizitzaren atal nagusi bat eta borondate solidarioa ere desagertzen ari den zeozer dela uste dugu" esan digu EuskoSarek.

"Gazteek mesedeak eskatu eta eman eta hauei buruz era ireki batean hitz egin dezaten" nahi du lortu erakundeak eta espazio hau Euskaraz mintza direnei zuzendua dago.

Foro honetaz gain, beste hainbat kaleratu ditu EuskoSarek. "Genealogía Vasca" foroak adibidez, mundu mailan bakoitzaren Euskal jatorriaren inguruko zalantzak argitu nahi ditu. Honez gain, EuskoSare-k txat ugari ere jarri ditu martxan, zeintzuk tokian-tokiko elkarrizketak ahalmentzen dituen.

EuskoSare 2005 urtean sortu zen munduko komunitate euskaldunaren harreman pertsonalak, familiarrak, profesionalak eta kulturalak bultzatzeko asmoarekin.

EuskoSareren foroetan parte hartu




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
EuskoSare
www.euskosare.org Munduko euskaldunei eta euskaldunen lagun guztiei zuzendutako parte hartze eta elkarkidetzan oinarritutako sarea dugu. Web gunea, 4 hizkuntzetan, informazioa, zerbitzuak eta erabiltzaile eta kolaboratzaileen sare sozial handi bat eskaintzen du.
Azken erantzunak
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Iparraldeko hiru gaztek munduko hainbat Euskal Etxeetatik bisitan (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu