![]() |

San Ferminetako kartela egin duten bost finalisten artean aukeratuko du Iruñako biztanlegoak aurten

Dekha Ibrahim Abdik eta Cándido Sasetak jasoko dute aurtengo Gernika Saria, bonbardaketaren 71. urteurrenean
Aurten laugarren edizioa ospatzen duen ekitaldi honek, Dekha Ibrahim Abdi eta Cándido Saseta Etxebarria pertsonalitatei eman izan nahi egin die Gernika Bake Saria.

EuskoSare-k martxan jarri ditu Euskal gazteriari ahots berri bat emango dieten hainbat foro
EuskoSareko Gasteizko bulegoetan sortu da ideia. Zertaz ari dira Euskal Herriko gazteak? Zeintzuk dira haien kezkak? Galdera horiei erantzun bat eman nahian ibili dira proiektu honen koordinatzaileak. Ez da harritzekoa; komunikazio iturri desberdinetan egun ari diren eztabaidak jarraitu bakarrik ez dira egin behar, gure gizartea aldaketa prozesuan dagoela jakiteko.

Shangaiko Euskal Etxeak argazki lehiaketa bat martxan jarri du. Euskaldunek eta publiko orokorra txapelketa honetan parte hartzera animatzen dute, eta horretarako, hainbat kategori ezberdin definitu dira. Hilabetero, jasotako argazki originalenari, politenari edota deigarrienari sari bat emango zaio.

Kolonbiako gobernuak bertako hizkuntza indigenak berreskuratzeko asmoa duen programa baten akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin
Euskal Herrian azken 30 urteotan Euskarak eta tokiko hizkuntz politikak izan dituen eraldaketa nabarmendu ditu Kolonbiako Kultura Ministrak, Paula Marcela Morenok. Berak eta Miren Azkaratek, Eusko Jaurlaritzako Kultur Kontseilariak, Ajuria Enean sinatu dute hizkuntz kolaborazio akordioa.

Aste honetatik aurrera EuskoSareren bitartez munduko beste zenbait euskaldunekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu programa honek martxan jarri dituen txat-gela ezberdinei esker.
http://www.euskosare.org/txat

Mondragon Uinbertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzen fakultateak aurten X. Literatura Astea ospatzen du. “Play Stationaren belaunaldia? XXI. mendeko poesia eta gazteak” aukeratutako leloa izanik, gazteriaren ikuspuntua jorratu nahi dute.
Jardunaldiak diharduten bitartean gazteriaren poesiarekiko ikuspuntua jorratuko da. Horretarako, hainbat aditu gonbidatu dira bertan parte hartzera.

Epaimahaiak bere sorkuntza, dibulgazio eta musikaren irakaskuntzan Araban egindako lana nabarmendu zuen.
Sabin Salaberri Urcelay arabar musikariak lortu zuen Manuel Lekuona 2007 Saria. Urtero banatzen duen saria Eusko Ikaskuntzak euskal kulturaren munduko pertsonen artean, beren obra guztiaren onarpen gisa.

Busti Irratia Interneten entzungai dagoen Busturialdeko Irratia dugu. Azken asteotan hasi dute beraien ibilbidea. Internet bidez ere entzungai izango dira haien saioak. Helburua: 24 orduko programazio bat izatea. Jakina denez, busturialdeko diaspora oso ugaria da, batik bat Ameriketan. Internet bidezko irratsaioen bidez, Urdaibai zonaldeko berriak jarraitzeko aukera dute orain .

Euskonews& Media astekariak 10 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko beste hainbat ekintzen artean, hilero Euskal Herriko historiaren pertsonai adierazgarri baten elkarrizketa bat eskainiko du.

EuskoSarek, Concordia Elkartearekin eta Behe Nafarroako Azkarateko Udalarekin batera, deialdia luzatzen dio Azkarateko Jauregiaren berreraikitze lanetan jarduteko prest leudekeen munduko Euskal Komitate Globalaren kide diren gazteei. Aurrikuspena da eraikina Diasporaren Nazioarteko Zentro bilakatzea. Azkarateko Udala, Behe Nafarroan Donibane Garazitik gertu dagoen udalerria, bertako jauregian, Larregoien: Diasporaren Nazioarteko Zentroa ezartzeko sustapen lanetan ari da. EuskoSarek ekimen honekin bat egiten du.

Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa saria 1995ean sortu zen Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia alorrean aktibo jarraitzen duten curriculum nabarmenenak saritzeko. Saritutako pertsonaren lan osoak Euskal Herriko kultur garapenean modu eraginkorrean eragina izan behar du.

Abenturak segitzen du !Bakersfield-eko euskaldunen gana hurbildu gira azken aste hontan (martxoaren 24tik 30a arte), eremu idorrean bero haundiarekin sasoiarentzat (30° inguru). Han petrolio ekoizpena eta laborantza nagusitzen dira.

Argitxu Camus Etchecopar, Renoko Euskal Ikerketa ikasle eta langilea da. Oraingoan, baina, Euskal Herria Hortik Harako lagunek berarekin izandako hizketaldiaren emaitza da segidan irakurriko duguna.
"Urbasan bagara" udalekuetan parte hartzeko izenemate epea zabaldu da eta maiatzaren 9ra arte luzatuko da. Bertan, Euskal Herriko gazteek baita diasporakoek ere parte hartu dezakete natura eta euskararekiko harreman estu batean.
Pasa den urtean Udalbide Elkarlan Elkarteak egin zuen bezala jartzen dira berriro martxan "Urbasan Bagara" udalekuak 10 eta 13 urte bitarteko gazteentzako. Eskaintzen dituen ekintza ugarien artean espeleologia, eskalada, bizikletaz ibilaldiak, igeriketa, mendi-irteerak, etab aurkitu daitezke Urbasa-Andia Parke Naturalean ospatuko diren udako egonaldi hauetan.
Euskal Herriko biztanleak eginiko historia ez da gure lurraldeak hartzen dituen mugen barruan bukatzen. Beraz ezinbestekoa da handik at eginikoak kontuan hartzea.
Azkeneko hamarkaden buruan Ameriketako euskal kolektibitatearen inguruan ikerketa anitzak egin badira ere, oso baliagarria eta interesgarria izan daiteke zientzia desberdinen ikuspuntuak elkartzea. Ildo honetan, EHMG mintegien inguruan sortutako historialari talde bat eta Marian Martinez de Pancorbo Biologia Zelularrean katedradunak zuzentzen duen taldea bateratuz, Historia eta Genetika elkartzen dituen proiektuari ekin diogu.

"Urtebete itsasargian", Euskadi Literatura Saria 2007, haur eta gazteei gerra azaltzeko modu bat izan da liburu hau ez?
Hala da. Fikzio baten bidez, historia esplikatzeko modu bat. Horregatik, liburuan gertaera handi bat kontatzen bada ere, pertsona txiki baten ahoan ipintzea iruditu zitzaidan egokiena, Lehen pertsonan eta intimismoa baztertu gabe, modu horretan norberaren subjektibitateari ere bidea emanez. Biktima euskaldun baten ikuspegitik kontatua dago. Jon da gerraren kronista sentibera, hamahiru urteko mutikoa. Jonek samurtasuna eta gordintasuna, beldurra eta ausardia, maitasuna eta gorrotoa, erotismoa eta lizunkeria, heroismoa eta saldukeria, elkartasuna eta zekenkeria ezagutuko ditu Gizakiaren handitasunak eta miseriak.
Vascos en el Mundo
Vasco Made in Caracas
Un vasco en Nueva York
Buenos Aires: Tierra Vasca
La Plata, capital para vascos
Desde mi trópico
Vasco de Pampa y sal
Canal Vasco - ETB Sat
Mediablog - Vascos en el Mundo
Roge Blasco y sus viajeros
Fotos de Euskal Herria
Periodismo ciudadano
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





