Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/10/10
Bigarren urtez jarraian jokatuko da Euskadiko Harri Zulatze Txapelketa, igandean, 12:00etan, Basaurin. Txapelketa horrekin bukatuko da harri zulatzaileentzako denboraldia. Sei talde ariko dira guztira: Aldai-Alde, Burdin Gazteak, Gallarta, Jaizubia, Kaniezes eta Trapagaran. Hondarribiko Jaizubia da faboritoa, Euskal Herriko Ligako txapelduna.
 (osorik irakurri)


2008/09/25
Waterpoloa maila altuenean sustatzea helburuetako bat du Euskadiko Igeriketa Federazioak; hori dela-eta, Waterpoloko III. Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Txapelketa antolatuko du hil honetan. Orduan, Euskal Herriko Selekzioa Danimarkakoaren aurka lehiatuko da. Laguntza eskatu zaionean emandako erantzun onagatik, eta kirol honen erreferente bihurtu dadin, Galdakaoko (Bizkaia) Urreta Kiroldegia hautatu dute beste behin ere txapelketarako.

Hitzordua irailaren 27an izango da eta partida bi jokatuko dira, bata 12:00etan eta bestea 19:00etan. Aukeratutako data ezin hobea da jokalarientzat, izan ere, Euskal Herriko Liga zein Nazionala laster hasiko dira eta denboraldi-aurrean lan egiteko balioko du. Honakoak dira Euskal Herriko Selekzioan parte hartzeko deitutako jokalariak:

IZENA / KLUBA

Asier Esteban / WP Navarra
Eduardo Perez / Askartza
Eleder Larrazabal / Askartza
Gorka Martínez de Osaba / Askartza
Jaime Arriazu / WP Navarra
Javier Zabalza / WP Navarra
Jon Ibero / WP Navarra
Jorge Julián / Askartza
Julen Artola / WP Navarra
Mikel Artola / WP Navarra
Nacho Bascones / Metropole
Aritz Zamarbide / WP Navarra
Xabier Orozco/ Askartza

Sergi Perezek eta Iñaki Bilbaok zuzenduko dute taldea.



EUSKAL HERRIKO WATERPOLO SELEKZIOAREN IBILBIDEA

Nazioarteko hainbat txapelketetan parte-hartzeak, batzuetan Euskadi bezala eta besteen Euskal Herria bezala (Nafarroako Igeriketa Federazioarekin-NIF batera).

1998. urtea: Eslovakiako txapelketan parte-hartzea (NIF-rekin batera)

1999. urtea: Oportoko Nazioarteko Txapelketa (Euskadi bezala)

2000. urtea: Euskal Herria-Bulgaria (10-8), Galdakaoko Urreta Kiroldegian.

2001. urtea: Euskal Herria-Suitza (12-8), Galdakaoko Urreta Kiroldegian.

2002. urtea: Euskal Herria-Ipar Kroazia (6-8), Galdakaoko Urreta Kiroldegian.

2003. urtea: Euskal Herria-Portugal (11-9), Galdakaoko Urreta Kiroldegian.

Egoera klimatologikoengatik ezin izan ziren 2004 eta 2005eko txapelketak burutu.

2006. urtea: Ermesindeko V. Txapelketa (Portugal), Portugal eta Irlandaren aurka. Euskal Herriko Selekzioa txapeldun bilakatu zen Portugali 12-11 irabazi ondoren.
Waterpoloko I. Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Txapelketan Irlandaren aurka (10-6 eta 11-10 irlandarren alde).

2007. urtea: II. Eduardo Alvarez Kopa Caracasen (Venezuela), Venezuelako Selekzioaren eta Antioquiaren (Colombia) aurka. Euskal Herriko Selekzioa txapeldunorde bilakatu zen, Venezuelaren aurka finala galdu ostean (10-4).
II. Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Txapelketan, Antioquiako (Colombia) Selekzioaren aurka partida bi (13-11 eta 8-5 Euskal Herriaren alde).  (osorik irakurri)


2008/09/24
Joan den larunbatean, hilak 20, Euskadiko Squash Txapelketa taldeka jokatu zuten Arrasateko Musakola Kiroldegian. Guztira hiru jokalariko zortzi taldetan banatutako 24 kirolarik hartu zuten parte, ordezko bat arkeztu zuen bat izan ezik.

Lau azpitaldek osatutako talde bi osatuz antolatu zen txapelketa eta zerrenda-buru bi soilik hautatu ziren. Horretarako, taldeko jokalari bakoitzaren puntuak batu eta batezbestekoa egin zen. Gainerako taldeak zozketa bidez kokatu zituzten.

9:30etan hasi ziren partidak eta 15:30ak arte luzatu ziren. Orduan amaitu zen txapelketaren lehenbiziko fasea, izan ere talde guztiek bata besteen kontra jokatu eta talde bakoitzaren salkapena lortu zen. Bazkalostean, berriz, behin-betiko sailkapena zehazteko partidak jokatu ziren. 21:30ak arte iraun zuten partidek.

BEHIN-BETIKO SAILKAPENA

1. C.D. AMAYA
2. C.D. MUNDAIZ
3. A.D. SAN JUAN
4. BENEDICTA 1
5. BENEDICTA 2
6. S.D.C. ECHAVACOIZ
7. AKE SQUASH 1
8. AKE SQUASH 2
 (osorik irakurri)


2008/09/23


Joan den asteburuan Oleron Irlan (Frantzia) burututako Munduko Kopan garaile suertatu da Edu Etxeberria. Munduan zehar antolatutako proba ezberdinetan sailkatutako 24 piraguista onenei aurrea hartu die gipuzkoarrak. AEBetan, Ingalaterran, Portugalen eta Euskadin, Mundakan hain zuzen ere, egin ziren probok. Berarekin atera, Euskadi ordezkatuz, honako hauek ere parte hartu dute: Xabier Olano, Libe Lafuente, Ibon Agirrezabala, Kristina Ferrer, Oskar Martinez eta Ainhoa Tolosa.

Txapelketa irailaren 15ean, astelehena, hasi zen, metro bat baino gutxiagoko olatuekin eta asteartean bertan behera gelditu behar izan zen olatu faltagatik. Hartara, antolatzaileek larunbatera arte itxaron behar izan zuten probak burutu ahal izateko. Halere, itsasoaren egoerak ez zituen gauzak errez jarri metro erdi eta metro bat bitarteko olatuekin, definitu gabeko pikoekin eta zarratzen ziren olatuekin.

Azkenean, Edu Etxeberriak Sam Davenporti (Ingalaterra) irabazi zion finalerdietan eta finalean, berriz, David Sepeller-i (Jersey). Manga biak oso estuak izan ziren, puntu bakarrera erabaki baitziren. Eduk Mundakan eta Portugalen irabazi zuen zegoeneko, faboritoa zen hortaz.

Bestalde, Kristina Ferrer-ek hirugarren postua lortu du, maila ona erakutsiz. Xabier Olanok lortutako bosgarren postua ere aipagarria da; izan ere, final zortzirenetan utzi zuen faboritoetako bat, Ingalaterrako Philip Watson hain zuzen ere. Alabaina, final laurdenetan Edu Etxeberriari aurre egin behar izan zion.  (osorik irakurri)


2008/09/17
Irailaren 19tik 21era arte, taldekako Euskadiko Squash Txapelketa Absolutua jokatuko da Arrasateko Musakola kiroldegian.

 (osorik irakurri)


2008/09/11


Datorren irailaren 16tik 20ra, Oleron Irlan (Frantzian) egingo den Kayak Surfeko Munduko Kopako bigarren edizioaren finalean izango dira zazpi euskal kirolari.

Planeta osoan zehar kokaturiko lekuetan egindako bost probek osatzen dute Munduko Kopa eta 22 finalista titulua lortzeko lehiatuko dira azken proban; tartean, Ainhoa Tolosa, Cristina Ferrer, Libe Lafuente, Edu Etxeberria, Xabi Olano, Ibon Agirrezabalaga eta Oskar Martinez.  (osorik irakurri)


2008/07/25

Kataluniako selekzioak Euskal Kirol Federazioen Batasunak Abrako eta Arrietara hondartzako urtean antolatutako XIV. Itsas Joko Atlantikoak irabazi ditu. Titulu nagusia lortzeko lehia gogorra izan da azken momentuan, talde katalanak Euskadiko selekzioa baino urrezko domina bat gehiago bakarrik lortu du-eta; beraz, gureek ezin izan dute aurreko urteko garaipena errepikatu. Sailkatutako hirugarrena, berriz, Akitania izan da, podiumean egoteko beste faboritoetako bat. 

Dominei dagokienez, Kataluniak urrezko 11, zilarrezko 9 eta brontzezko 6 eraman ditu etxera; Euskadik, bitartean, urrezko 10, zilarrezko 9 eta brontzezko 5. Akitaniak, bestalde, urrezko 6, zilarrez 6 eta brontzezko beste 6 lortu ditu. 

Kirol diziplinen arabera, Katalunia belan, kanoen eta urpeko jardueretan gailendu da, Euskadik surfean egin duen bitartean eta kanoen, urpeko jardueretan zein itsas aulki mugikorrean zilarrarekin konformatu behar izan du. Bestalde, Akitaniak itsas aulki mugikorrean irabazi du.

Amaiera zeremonia

Behin, XIV. Itsas Joko Atlantikoen emaitzak ezagututa, Sopelanako Udaletxeko Plazan bildu dira kirolari, teknikari, selekzio parte hartzaileen kide eta erakundeen ordezkariak, jokoen amaiera zeremonian parte hartzeko.  

Bertan, dominak eman zaizkie bai txapeldun indibidualei zein taldeei. Era berean, sailkapen orokorreko irabazleei ere trofeoak eman zaizkie. 

Rafael Munilla XIV. Itsas Joko Atlantikoen Batzorde Antolatzaileko presidentearen esanetan, “parte hartu duten delegazioek erakutsitako maila aurreko urteetan erakutsitakoa baino altuago izan da, sailkapen estuek erakusten duten moduan” eta jokook “zer edo zer handia” izan daitezen herrialdeek erakutsitako gogoa eta interesa eskertu du. 

XIV. Itsas Joko Atlantikoen amaiera zeremonian izan dira, besteak beste, Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko sailburuordea; Imanol Garai Sopelanako alkatea; Imanol Landa Getxoko alkatea; eta Jean Pierre Thomin Itsas Joko Atlantikoen Nazioarteko Batzordeko presidentea.
Halaber, Portugal Iparraldeko ordezkariei jokoon bandera pasatzeko aprobetxatu dute ekitaldia, Itsas Joko Atlantikoen hurrengo edizioko antolatzaileak izango dira eta. 



 (osorik irakurri)


2008/07/22


Itsas Joko Atlantikoen bigarren jardunaldia bere egoera físiko ona erakusten jarraitzen du Euskal Selekzioak. Batez ere kanoen izugarrizko lorpenak izan ditu euskal taldeak, izan ere ia proba guztiak irabazi ditu. Era berean, urpeko jardueretan gainerako ordezkaritzak menderatu ditu. Belan, aldiz, ez dute zorte handirik izan, O.D. Cruisers modalitatean garaipena erdietsi badute ere. 

Pistako kayak-en, emakumezko seniorren K2-n, Euskadiko Tania Loisek eta Eukene Sanzek Kataluniako Gemma Cordonet eta Anna Valderasi irabazi diete. Gizonezko juniorren K2-ko finalean, Beñate Lekuona eta Iñigo Valero euskaldunek lehenbiziko lekuan iritsi dira helmugara. Bigarrenak Bretainiako Aurelien Le Gall eta Antoine Bihanic izan dira. Gizonezko seniorren K1-en, Ekaitz Saiesek eta Borja Estombak lehenbiziko eta bigarren postuak eskuratu dituzte hurrenez hurren, Kataluniako Albert Corominas hirugarren izan den bitartean. Emakumezko seniorren K1-en, Tania Loisek eta Eukene Sanzek garaipena lortu dute berriz ere, banakako modalitatean hala ere. Gizonezko seniorren K2-n, lehenbizikoak izan dira Borja Estomba eta Ekaitz Saies, Galiziako ordezkarien aurretik. Gizonezko juniorren K2-n ere garaile suertatu da Euskadi, Beñat Lekuona eta Iñigo Valeroren eskutik (Bretainiako ontzi bien aurretik heldu dira helmugara).
Maratoiko Kayak-en ere lehenbiziko lekuak bete ditu Euskadik, emakumezko juniorren K2-n izan ezik, Portugalgo Mariana Silvak irabazi du eta. Nerea Martin euskal ordezkariak bitartean, hirugarren postuarekin konformatu behar izan du. 

Belan, O.D. Cruisers modalitatean, Alvaro Ruiz de Larramendik eta Borja Pontek garaipena ekarri diote Euskadiko Selekzioari, Akitaniako eta Kanariar Irletako taldeen aurretik. Gizonezkoen 420-n, Galizia argi gailendu da, Euskadik zortzigarren eta bederatzigarren postuarekin konformatu behar izan duen bitartean. Modalitate berean, baina emakumezkoetan, Kataluniako ordezkaritza izan da garaipena eraman duena, Bretainia eta Galiziaren aurretik. Laser standart-en, Katalunia lehenbizikoa izan da Bretainiaren aurretik, Ugaitz Elias euskalduna laugarren eta Igor Olaetxea bosgarren izan diren bitartean. Gizonezkoen laser radialen, Javier Diaz zortzigarren izan da eta Jon Olaetxea hamairugarren. Azkenik, optimisten, Ander Alvarezek hamabigarren lekuan amaitu du estropada. 

Urpeko jarduerei dagokienez, igeriketa aletekin modalitatean, Euskadiko Selekzioak gainerakoak menderatzen dituela frogatu du. Gizonezkoen kategorian, Ion Iturriozek, Juan Jose Garinek eta Gorka Saraslak sailkapeneko lehenbiziko hiru postuak eskuratu dituzte Kataluniako ordezkariena urretik.Emakumezkoetan, Amaia Martinezek lehenbiziko postua eskuratu du, Alazne Garmendiak eta Ainhoa Mendizabalek bosgarren eta seigarren postuekin konformatu behar izan duten bitartean, hurrenez hurren.
Arraunean, gizonezko juniorren 4x-en, garaipena Portugalgo laukotearentzat izan da, Euskadiri (hirugarren sailkatutakoa) 30 segundoko aldea atera dio eta. Gizonezkoen 1x-en, euskal ordezkariak, Alberto Etxartek, bigarren lekuarekin konformatu behar izan du, Arnau Beltran katalanaren atzetik. Emakumezkoen 1x-en, baina, garaipena lortu du Euskadik, Atsegiñe Leizaolak egindako markarekin. 

 (osorik irakurri)


2008/07/21
Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatutako XIV. Itsas Joko Atlantikoen lehenbiziko jardunaldia hartu dute Abrako urek eta Arrietarako hondartzak. Euskadi. Galizia, Bretainia, Portugal, Katalunia, Kanariara Irlak, Andorra, Akitania, Italia eta Galesetik etorritako kirolariek honako kiroletan parte hartzen hasi ziren atzo: arrauna, bela, kanoe, surf eta urpeko jarduerak.

Belan, Euskadik J-80 kategorian irabazi zuen, Alvaro Ruiz de Larramendi eta Borja Ponterekin, Akitania eta Kanariar Irlen aurretik. Bestalde, Laser eta 420 kategoriatan gailendu da Kataluniako Selekzioa. Ugaitz Elias hoberen klasifikatutako euskalduna izan zen Laser-en, Miren Juaristi eta Helena Beltza laugarrenak dira Kataluniako Clara Dolz eta Cornudella Ravetllat gidatzen duten 420-en. Horrez gain, lehenbiziko postuak bete distuzte kanariarrek Optimist-en (Luis Hernandez eta Patricia Medina). Lehenbiziko euskal kirolaria Ander Alvarez da, bederatzigarren lekuan.

Open surfean, Sopelanan burututako probetan hain zuzen ere, honako hauek helduz iren finalerdietara: Rudy Marchel (Akitania), Txaber Trojaola (Euskadi), Indar Unanue (Euskadi), Ivan Monagas (Kanariar Irlak), Asier Muniain (Euskadi), Thomas Bady (Akitania), Antonio Marquez (Kanariar Irlak) y Mario Azurza (Euskadi). Ya en longboard se clasificaron Mikel Urigoitia (Euskadi), Antoine Delperro (Akitania), Roberto Lorenzo (Kanariar Irlak), Julen Elkoro (Euskadi), Jose Juan Machado (Kanariar Irlak), Remi Arauzo (Akitania), Txaber Trojaola (Euskadi) y Jorge Juan Cabrera (Kanariar Irlak). Halaber, 18, 16 eta 14 azpikoen, emakumezko surfaren eta bodyboarden probak burutuz iren. 16 azpikoetan, Borja Agote eta 18 azpikoetan, Manez Otegi izan ziren onenetakoak.

Kanoen, Katalunia Bretainiari eta Akitaniari gailenduz zitzaion Kayak Juniorren. Proba berean, zazpigarren eta zortzigarren postuak eskuratu zituen Euskadik. Emakumezkoen Kayak-en Bretainia lehenbiziko aizan zen Galiziarena urretik. Senior mailan, Bretainia izan zen lehenbizikoa, Galizia bigarrena, Akitania hirugarrena eta Euskadi laugarrena.

Asteartean, goizeko zortziretan hasiko dira probak surfeko txapelketarekin. Ondoren, gainerako probak burutuko dira.  (osorik irakurri)


2008/07/21
Zenbait kiroletako irabazleak erabaki egin dira dagoeneko aurreneko jardunaldian. Kayakean esaterako, Marc Berçon bretoia izan da nagusi. Hamabi kilometroko proba horretan, berrogei parte hartzaile izan dira, horietatik zazpi euskaldun eta Mikel Lauzirikak hirugarren denbora lortu du.

Hala ere, epaileek sailkapenetik kanpo utzi dute ziaboga gaizki egin duelakoan. Aitor Irulegi izan da, beraz, euskaldunik onena laugarren postua eginda.

Emakumezkoen finalean, bestalde, Mariana Silva portugaldarrak erdietsi du kronorik onena. Eguerdian, bela lasterketak hasi dira Getxoko uretan hainbat mailatan banaturik eta, bitartean, Sopelako Arrietara hondartzan surfeko probak ere jarri dira abian.

Open kategorian, lau euskal surflariak sailkatu egin dira final-laurdenetarako, Txaber Trojaola, Indar Unanue, Asier Muniain eta Mario Azurza. Arratsaldean jokatuko dute kanporaketa hori eta beste horrenbeste egingo dute bodyboardean David Perez, Aritz Larrinaga eta Alex Uranga euskal ordezkariek.  (osorik irakurri)


EKFB, Euskal Kirola

Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) bere burua aurkezten du erakunde bezala. EKFB-k ongi etorria ematen dizue bloga bisitatzen duzuen guztioi.

EKFB-a informazio eguneratua aurkezteko gai den espazio baten alde apustu egiten dugu, eta horren alde lanean ari gara. Honekin informazioaren esparruan erreferente bat izan nahi dugu, euskal kirolarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eskainiz.

Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Atalak
Bilaketa
Azken erantzunak
waterpoloa: Euskal Herria vs. Danimarka - Asier - 2008-09-30 09:25:32
waterpoloa: Euskal Herria vs. Danimarka - birrin - 2008-09-25 12:19:22
2008ko Itsas Joko Atlantikoak, Getxon eta Sopelanan - wert - 2008-06-04 12:47:10
Artxiboak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
waterpoloa: Euskal Herria vs. Danimarka (2)
2008ko Itsas Joko Atlantikoak, Getxon eta Sopelanan (1)
Blog hau sindikatu