Inprimatu Inprimatu    English    Castellano   
2007/05/11
Goizeko saioaren bigarren zatian sormena izan dute hizpide. TVEko Pedro Gonzalezek gidatu du hitzaldia eta programa eta sormenarekin zerikusia duten ordezkariak aritu dira solasean. Joselu Blanco ETBko Programa zuzendaria, Uwe Walter Waltermaniako sortzailea, Jorge Coria TVGko Fikzio arduraduna eta Jose Mari Benet i Jornet TV3eko Fikzio burua. Horrez gain, goizeko tarte hori osotzeko Isabelle Pantic Frantziako Institut National de L’Audiovisualeko arduraduna eta Zuzana Kostelnicova Circom sarietako epai-mahaiko kideetako bat izan ditugu.

Joselu Blancok “nolakoak garen eta zer gustatzen zaigun”  jakitera  emateko ETBko zenbait programa arrakastatsu erakutsi ditu. ETB-1eko “Balbemendi” telesaila, “Vaya Semanita” umore saioa eta “Euskal Herria: Lau Haizeetara” ahotan izateaz gainera, “Edo Zu edo Ni” proiektua azaldu du.

Uwe Walter alemaniarrak lurralde telebistaren esparruan historia asko daudela kontatzeko esan du. Sormena askatzearen garrantzia aipatu du. Halaber, hiritarren partaidetza bizia duten saio eta erreportajeak erakutsi ditu, eta kultura ezberdinak lotu daitezkeela ikusteko bideoa aurkeztu du.

Jorge Coirak Galizan bertan egindako fikzioak duen garrantzitsua gailendu du. 90ko hamarkadaren amaieran TVGn lan egiteko modua aldatu zela adierazi du eta “Mareas Vivas” telesailaren arrakasta nabarmendu nahi izan du. Ildo beretik, Jose Mari Benet i Jornetek, Katalunian, 1994an, “Poble Nou” ematen hasi zirenean, eguneroko saio bat egiten aitzindari izan zirela aipatu du. Horrez gainera, “Ventdelpla” ospetsua ere izan du hizpide.

Zuzana Kostelnicovak, bestalde, Circom saria jasoko duten produkzio batzuen irudiak aurreratu ditu. Azkenik, saioa borobiltzeko Isabelle Pantic Frantziako Institut National de L’Audiovisual aurkeztu du. Telebista eta irratiko bi milioi ordu biltzen ditu artxibategi honek. Munduko lehen ikus-entzunezko artxibategi digitala dugu INA eta Europa mailan, lehen irudi digital artxibategia.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Informazioa
Circom Bilbao 2007 bilerari buruzko informazioa
Esteka Interesgarriak
Azken erantzunak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu