![]() |
2007/05/11
Kazetaritzaren belaunaldi berriaren inguruan aritu dira ostegun arratsaldez Irlandako telebista publikoko Michael Lally ordezkariaren gidaritzapean. Fran Llorente TVEko Albistegi zuzendaria, David Dunkley eta Mark Norman bideo kazetariak, eta Cristina Ruiz Nafarroako Unibertsitateko irakasleak esperientziak eta gogoetak ekarri dituzte.
Fran Llorente TVEko albistegien zuzendariak hiritarren parte hartzeaz hitz egin du. Hiritarren erreportaje eta albisteak “Cámara Abierta” saio berritzailean sartzeak suposatu duen freskura aipatu du. Halaber, kaletarrei ahotsa eman eta “Tengo Una Pregunta para Usted” izeneko programaren ekimenaz aritu da. Zapatero eta Rajoy izan dituzte protagonista saio horretan eta galderak, lehen pertsonan bizi dituzten lagunek egiteak duen garrantzia nabarmendu du. Michael Lallyk David Dunkleyri eta Mark Normani eman die hitza. Bideo
kazetaritzaren generoaz aritu dira. Genero hau hartzen ari den indarraz aritu dira eta euren lanak erakutsi dituzte. Azkenik, Cristina Ruiz Nafarroako Unibertsitateko irakasleak teknologia berrien eraginaz hitz egitearekin bat, teknologia berriek unibertsitateko prestakuntzan duten garrantzia aipatu du.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Informazioa
Circom Bilbao 2007 bilerari buruzko informazioa
Esteka Interesgarriak
ARGAZKI GALERIA
EGITARAUA
CIRCOM
EiTB
TVE
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Euskal Herriko eta Munduko albisteak
EGITARAUA
CIRCOM
EiTB
TVE
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Euskal Herriko eta Munduko albisteak
Azken erantzunak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu

Inprimatu





