Inprimatu Inprimatu    English    Castellano   
2007/05/11

Circom Europako Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarraren ostiraleko jarduna telebista erregionalek dituzten erronka globalizatzaileei buruzko hitzaldiarekin hasi da. Bertan, Josu Amezaga Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, Birminghameko Unibertsitateko Tahir Abbasek, Scott Rensberger kazetari estatubatuarrak  eta Luis Rivas Euronews telebista kateko Albiste eta Programa zuzendariak hartu dute parte. Anita Bhalla Circomeko presidenteak gidatuko du saioa.

Josu Amezagaren hitzaldia izan da arreta gehien sustatu duena. Edorta Arana lankidearekin batera prestatutako ponentzian zera nabarmendu du: Europar Batasunean 60 eremu urriko hizkuntza daude. Ez da harritzekoa beraz, azken urteotan 56 milioi pertsona hauentzat zuzendutako satelite bidez emititzen diren telebistek gora egitea. Honela, 10 pertsonatik 9k ikus dezakete telebista bere ama hizkuntzan. Hala ere, ingelesa da hizkuntza nagusia. Gauzak honela, eremu urriko hizkuntzei dagokionez satelite bidez emititzen den telebistak garrantzi handia du. Amezagak gertu zaigun euskararen kasua azpimarratu du.
“Lurralde geolinguistikoa” sortu dela dio irakasleak.

Tahir Abbas Birminghameko Unibertsitateko irakasleak musulmanei buruz dugun ideiaren inguruan hausnarketa egin du. Bere ustetan, komunikabide publikoek musulmanen irudi negatiboa zabaldu dute irailak 11ko eta martxoak 11ko gertakarien ondotik. Azkenean estereotipoa da ikuslegoak berea egiten duena. Horregatik, musulmanen inguruan dugun iritzia aldatzeko proposamena luzatu du Abbasek. “Kazetariok modu orekatu batean informatu behar dugu”, esan du.

Scott Rensberger baikorrago azaldu da. Estatubatuar honen aburuz, komunikabideen helburu nagusia ikuslegoa ongi informatzea da eta ez dirua egitea. Modu honetan, datu interesgarriak eskaini ditu. Estatu Batuetan, %52k albistegiak gero eta okerrago egiten direla uste dute. Glooglerekin konparaketa egin du. “Informazioak beste toki batera eraman behar gaitu”, azaldu du. Bestalde, informatiboetan eta beste hainbat saioetan egiten diren “bidegabeko” bikoizketen inguruan mintzatu da. Azpitituluak jartzearen aldekoa da ama hizkuntza babesteko.

Luis Rivas Euronewseko Albiste eta Programa zuzendariak bere enpresak lana nola egiten duen azaldu du. Euronewsen atzerriko eta bertako informazioarekin lan egiten dute, eta euskal gatazkari buruz Europan nola informatzen den hainbat adibide eman ditu. Estereotipoei dagokionez, Rivas Abbasekin bat dator: “Kazetariak haratago joan behar du, ez da azalean geratu behar inoiz ere”. Europear ikuspuntu bat izan dezagun funtsezkoa deritzo, baina Europak telebista europearra ez duela esanez laburbildu du bere solasaldia.


 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Informazioa
Circom Bilbao 2007 bilerari buruzko informazioa
Esteka Interesgarriak
Azken erantzunak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu