Inprimatu Inprimatu    English    Castellano   
2007/05/11

Juan Diego Euskal Irrati Telebistako Kudeaketa zuzendariak Circomeko kideak hartu zituen ostegun arratsaldez EiTBren Bilboko eraikin berrian. Europako Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarrera etorritako telebista publiko eta telebista lurralde zentroetako ordezkariek Bilboko erakustazoka zaharrean egongo den egoitza ezagutzeko aukera izan zuten.

 

Egoitzak egun EiTBn irrati, telebista eta Interneten lanean ari diren 600 lagun hartuko ditu. 31.000 m2ko azalera du. Hau da, gaur egun, EiTBk Bizkaiko egoitzetan (Iurreta, Bilbao eta Zamudio) duenaren bikoitza baino gehiago. Eraikin berriarekin, EiTB ingurune digital berrirako prestatuko da eta talde multimedia osatzen duten hedabide guztiak egoitza bakarrean elkartuko dira.

Bisitaren ostean, Circomeko kideek Bilboko Metroa hartu eta afaltzera joan ziren.

 

Gaur jardunaldiekin jarraituko dute Carlton hotelean eta gauean Circomen sari banaketa izango da Guggenheim Museoko Atrioan.

Larunbatekoa azken lan eguna izango dute eta gero Gernikako Juntetxera joango dira bisitan.






Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Informazioa
Circom Bilbao 2007 bilerari buruzko informazioa
Esteka Interesgarriak
Azken erantzunak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu