![]() |
Aurreikusitako ekintza eta hitzaldiez gain, Circomean badira seriotasun gutxiagoko uneak ere. Aipamen berezia merezi dute formalitatea nagusi den testuinguru honi originaltasun edota umore kutsua eskaintzen dieten momentuek.
Circomeko partehartzaile guztiei, beraien identifikazio txartelak jasoaz batera, ematen zaizkien harrera opariak esate baterako. Gainera, BIT (Bilbao Iniciativas Turísticas), EiTB eta RTVEren eskutik, Bilbok eskaintzen dituen aukera turistikoez gozatzea ahalbidetzen duten sarrerak dituzte euren eskura, Arte Eder Museorako eta Guggenheimerako txartelak, hain zuzen ere.
Interesgarria eta erabilera handikoa da baita Circomeko partaideek telebista kide guztien programak ikusi edota ideiak elkartrukatu ahal izateko Carlton Hotelean prestatu den zerbitzua: Teteteka. 500 gigako disko gogorrera konektatutako lau ordenagailuk osatzen dute zerbitzu hau eta Circomak dirauen denbora guztian izango da erabilgarri. Honi esker, azken urte honetan beste herrialdeetako telebistetan eskainitako programazioa ezagutzeko irrika dutenek Algorta saloira hurbildu besterik ez dute.
Maiatzaren 9an Bilboko udaletxera egindako bisita arrakastatsua izan zen oso. Bertara joandakoek, Circomaren 25. Biltzar honetako unerik hunkigarrienekoa bizi izan zuten. Ongi-etorri hitzaldi laburra bukatzean, Anita Bhalla Circomeko Komite Exekutiboko presidentearengan jarri zuten euren arreta, bere urtebetetzeagatik Iñaki Azkunak oparia eskaini baitzion. Guztiek batera “Zorionak Zuri” abestu eta gero, Bhallak tartako kandela itzali zuen. Ospakizun berezi honen ondotik, mokadutxoren bat kateko beta izan zuten. Udaletxetik irten aurretik, euskal ohituren eredu, Bizkaiko Txakolin botila bana oparitu zitzaien bertan bildutakoei.
Alta, Circomaren inguruko bitxikerien artean xelebreena Txipreko ordezkarien aldetik ezagutu dugu. Bertako telebistak Eurovisión musika lehiaketan izango duten ordezkariaren aldeko kanpaina egin nahi izan du eta Vote for Cyprus leloa daraman pinak banatu dituzte.
EGITARAUA
CIRCOM
EiTB
TVE
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Euskal Herriko eta Munduko albisteak

Inprimatu





