Inprimatu Inprimatu    English    Castellano   
2007/05/11

Ostiral arratsaldez, 2007ko Circom Prix saridunen izenak plazaratu dituzte. David Lowen epaimahaiko presidenteak Zuzana Kostelnikova magazine kategoriakoa, Johan Lindes, dokumentaletakoa eta Quentin Smith kiroletakoa lagun izan ditu aurkezpenean.

 

Kiroletan Albert Knetche (France 3 Alsace) saritu dute Et dieu créa le foot lanarengatik. Bertan Brasilen futbolak eta edertasunak duen harreman estua islatu du zuzendariak. "Harreman zinikoa", erantsi du. Dagoeneko lau film grabatu ditu Brasilen Albertek.

David Lowen epaimahaiko presidentearen hitzetan, koprodukzio "bikain" honek kategori berri bat gehitzeko ideia eman die Circomeko antolatzaileei. Beraz, 2008n elkarlanek bere toki berezia izango dute sari hauetan. "Circomek lurralde baten lana saritzen du, atzerrian emititzen bada ere", azpimarratu nahi izan du Lowenek.

Suediako SVT kateko Peter Bäckströmek aurkezten duen "Re: Agera"(Erreakzionatu) magazina ere saritu nahi izan du Circomek. Gidoi freskoa eta inprobisatua duen saio hau gazteei zuzenduta dago. Izan ere, lurralde-telebistek gazteengana hurbiltzeko "arazo" asko dituztela kritikatu du. Gauzak honela, "Re: Agera" magazinaren "formula magikoa aisia, eduki entretenimendua eta eduki gutxi" da. Informazioa osatzeko, web gune berezi bat sortu dute.

Bideoaren edizioa da Circomeko beste kategori garrantzitsu bat. Aurten Andre Meier (MDR Leipzig) saritu du Liebte der osten anders? Sex im geteilten Deutschland lanarengatik. F3 sari berezia, berriz, Gunhild Saetre (NRK More and Romsdal) eraman du eta Grand Prix saria Irene Thyrrirentzat izan da. Fanget som luder dokumentalean prostituzioaren gaia jorratu du V2ko kazetariak.

Sari banaketa gauean egingo dute Guggenheim Museoan ospatuko den gala batean.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Informazioa
Circom Bilbao 2007 bilerari buruzko informazioa
Esteka Interesgarriak
Azken erantzunak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu