Inprimatu Inprimatu    English    Castellano   
2007/05/10
Arratsaldeko lehen eztabaida teknologia berrien erronkaren inguruan izan da. Hizlari nagusiak Eladio Gutierrez RTVE Digitalaren zuzendaria, Karmelo Garitaonaindia EHUko katedraduna, Pieter Sijpersma Dutch Newspaperreko editorea eta RAIko Gino Albarico izan dira. BBCko Andy Griffek gidatu du saioa.

Eladio Gutierrez Lurreko Telebista Digitalari buruz solastatu da. Gaur egun bizi duen egoera aztertu du, “itzalaldi” analogikoaren etorreraz ere aritu da, kateen eskaintzaz eta publizitate merkatuaren banaketaz, ondoren. Gainera, laguntza estrategikoa ere eman du.

Bestalde, Pieter Sijpersmanek hedabideen egungo testuinguruaren eta egoeraren gainean hausnarketa egin du. Ondoren, garapenari buruz berba egin du eta honetan arrakasta izateko gakoak aurkeztu ditu.

Gino Albarinok hitza hartu duenean hainbat gai jorratu ditu. Teknologia aurreratuen esparruaz eta zabalkunde sistema berriekiko erabiltzaileek agertutako kontsumo ohiturez mintzatu da. Etorkizunerako ekonomia eta negozio itxaropenen arloa ere ukitu du.

Eta bukatzeko, iraultza digitala eta telebistak jasango dituen aldaketak izan ditu hizpide nagusi Karmelo Garitaonaindiak. Bere agerraldian tokian tokiko eta eskualdeetako telebistek abantailak izango dituztela ondorioztatu du. Izan ere, lurraldearekiko, hizkuntzarekiko eta kulturarekiko interdependentzia baitute.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Informazioa
Circom Bilbao 2007 bilerari buruzko informazioa
Esteka Interesgarriak
Azken erantzunak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu