![]() |
Goizeko saioaren bigarren zatian sormena izan dute hizpide. TVEko Pedro Gonzalezek gidatu du hitzaldia eta programa eta sormenarekin zerikusia duten ordezkariak aritu dira solasean. Joselu Blanco ETBko Programa zuzendaria, Uwe Walter Waltermaniako sortzailea, Jorge Coria TVGko Fikzio arduraduna eta Jose Mari Benet i Jornet TV3eko Fikzio burua. Horrez gain, goizeko tarte hori osotzeko Isabelle Pantic Frantziako Institut National de L’Audiovisualeko arduraduna eta Zuzana Kostelnicova Circom sarietako epai-mahaiko kideetako bat izan ditugu.
Ostiral arratsaldez, 2007ko Circom Prix saridunen izenak plazaratu dituzte. David Lowen epaimahaiko presidenteak Zuzana Kostelnikova magazine kategoriakoa, Johan Lindes, dokumentaletakoa eta Quentin Smith kiroletakoa lagun izan ditu aurkezpenean.
Circom Europako Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarrarekin amaitzeko, Circom Sarien banaketa egin da ostiralean. Urteko produkziorik onenak saritu dituzte Guggenheim Bilbao Museoan, ostiral gauean, Edurne Ormazabalek aurkeztu duen ekitaldian. Zazpi ataletan banatutako zortzi sari daude jokoan eta aurten zazpi herrialde ezberdinek lortu dituzte: Danimarkak, Norvegiak, Suediak, Frantziak, Alemaniak eta Kroaziak bana, eta Erresuma Batuko BBC kateak bi. Zortzi galardo hauek -dokumentalen sailean bi lan saritzen baitira- 13 herrialdetatik etorritako 14 profesionalek erabakitzen dituzte. Aurten epaimahaiak 183 lan ebaluatu behar izan ditu, inoiz jaso den lan kopuru handiena. Marka guztiak hautsi ditu Prix Circom Regional lehiaketak edizio honetan.
Aurreikusitako ekintza eta hitzaldiez gain, Circomean badira seriotasun gutxiagoko uneak ere. Aipamen berezia merezi dute formalitatea nagusi den testuinguru honi originaltasun edota umore kutsua eskaintzen dieten momentuek.
Circom Europako Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarraren ostiraleko jarduna telebista erregionalek dituzten erronka globalizatzaileei buruzko hitzaldiarekin hasi da. Bertan, Josu Amezaga Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, Birminghameko Unibertsitateko Tahir Abbasek, Scott Rensberger kazetari estatubatuarrak eta Luis Rivas Euronews telebista kateko Albiste eta Programa zuzendariak hartu dute parte. Anita Bhalla Circomeko presidenteak gidatuko du saioa.
Kazetaritzaren belaunaldi berriaren inguruan aritu dira ostegun arratsaldez Irlandako telebista publikoko Michael Lally ordezkariaren gidaritzapean. Fran Llorente TVEko Albistegi zuzendaria, David Dunkley eta Mark Norman bideo kazetariak, eta Cristina Ruiz Nafarroako Unibertsitateko irakasleak esperientziak eta gogoetak ekarri dituzte.
Juan Diego Euskal Irrati Telebistako Kudeaketa zuzendariak Circomeko kideak hartu zituen ostegun arratsaldez EiTBren Bilboko eraikin berrian. Europako Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarrera etorritako telebista publiko eta telebista lurralde zentroetako ordezkariek Bilboko erakustazoka zaharrean egongo den egoitza ezagutzeko aukera izan zuten.
Arratsaldeko lehen eztabaida teknologia berrien erronkaren inguruan izan da. Hizlari nagusiak Eladio Gutierrez RTVE Digitalaren zuzendaria, Karmelo Garitaonaindia EHUko katedraduna, Pieter Sijpersma Dutch Newspaperreko editorea eta RAIko Gino Albarico izan dira. BBCko Andy Griffek gidatu du saioa.
Michel Delebarre Eskualdeetako Lantaldeko presidenteak egitarautik kanpo bat egin du azken orduan Circom Europako Telebista Erregionalen Elkartearen 25 . Biltzarrarekin. Arratsaldeko 14:00ak aldera gonbidatu berezi gisa aritu da Europari dagozkion gaietan lurralde-komunikazioaren garrantziari buruzko saioan.
Ostegunean, maiatzaren 10ean, Circom Europako Telebista Erregionalen Elkartearen 25. Biltzarraren irekiera ekitaldia izan da Bilbon. EiTB eta RTVEk antolatutako ekitaldi honetan Anita Bhalla Circomeko presidente eta BBCko Birminghameko arduradunak, Peter Sauer Circomeko idazkari eta telebista publiko alemaniarreko (WBR) zuzendaritzako kideak, Jesus Mari Santos RTVEko Presidentzia zuzendariak, Ibon Areso Bilboko udaleko alkateordeak eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak hartu dute parte.
EGITARAUA
CIRCOM
EiTB
TVE
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Euskal Herriko eta Munduko albisteak

Inprimatu





