Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/11/12
Batzuk jada ohartuko zinateke, baina mudantza egiten ari gara!

Hemendik aurrera eitb.com-en "bitxikeriak" sailean aurkituko gaituzue.

Han itxaroten zaituztegu!  (osorik irakurri)



2008/10/07

Fuzhouko agintariek, Txinako hego-ekialdeko hiria, eliza bat gurpilekin eta errailen gainean mugitzeko lanak hasi dituzte, errepide berri baterako lekua uzteko asmoz, Txinako Interneten bidezko Informazio Zentroak jakitera eman duenez.

Azken hilabeteotan, langileek eliza lurretik metro bat altxatzeko (katu hidraulikoekin), azpian errailak jartzeko eta hego-ekialderantz astiro mugitzen hasteko lanean izan dira. Abuztuaren 30ean hasi zituzten lanak.

   (osorik irakurri)




2008/10/06

Sao Paulo Estatuko (Brasil) Ribeirao Pretoko Katedralak dirua batzeko sistema berri bat instalatu du jarraitzaileek hamarrenak eman ahal izateko: datorren astelehenetik aurrera egiten dituzten dohaintzak kreditu-txartela baten bidez egin ahal izango dituzte.

Sistema horrek, herrialdean dagoen bakarrak, hamarrenak ordaintzeko ez ezik, ospakizunen kuotak ere ordaintzeko balio izango du, esaterako, bataioak (21 dolar inguru) eta ezkontzak (110 dolar), Globo albiste-portalak jakinarazi duenez.

   (osorik irakurri)




2008/10/02

Sei Obama, Malakias profeta, Bizarzuri eta beste ehunka ezizen bitxidun lagun Brasilgo udal hauteskundeetan lehiatuko dira. Hala ere, gehienek euren auzotar eta lagun artean azaltzeko aurkezten dituzte euren buruak zerrendetan.

Brasilgo 5.563 udaletan alkateak eta 52.137 zinegotzi hautatu beharko dituzte, eta horretarako 364.816 hautagai aurkeztu direla esan du Hauteskundeetarako Auzitegi Nagusiak.

   (osorik irakurri)




2008/08/12
Carlos Fernandez-Garcia irakasleak, Oviedoko Unibertsitateko Matematika saileko kidea, otso-taldeen uluen grabaketetan uluak banan-banan zenbatzeko metodo berri bat garatu du.

Signal Processing aldizkarian agertzen den arabera, teknika berri horrek seinalearen tratamendurako tresnetan du oinarria eta otsoen bizimoduak ikertzeko erabilgarri izan daiteke.

   (osorik irakurri)




2008/08/08
Amaren herentzia baten bidez 100.000 dolar jasoko duen Floridako (AEB) txiro bat aurkitu dute, abokatuak aste batzuk haren bila egon ostean.

Ronald Novak sasien artean hamaika aldiz lo egin duen 61 urteko gizona Plantationen, Miami iparraldean, agertu da, bere ama (2001ean hil zen) artatu zuen medikuaren bila joan eta gero.

   (osorik irakurri)




2008/07/24
Anberesko (Belgika) flandestar bikote batek haurra izan berri du; 16 ditu jada! Azken hau neskatoa izan da, eta honi ere, aurreko guztiei bezala, -y amaieradun izen bat jarri diote, Gazet van Antwerpen egunkariaren bertsio digitalean jakinarazi dutenez.

Wendy (23 urte), Cindy (20), Jimmy (19), Brendy (18), Sonny (17), Sandy (16), Purdy (15), Chardy (11), Yorry (10), Yony (8), Britney (7), Yenty (5), Ruaby (4), Xanty (3) eta Pearly (1,5) dira Lovely jaioberriaren neba-arrebak.

   (osorik irakurri)




2008/07/07
Zer egin ezean zegoen Kanputxeako gizon batek neskalagunarekin eta bikotekide ohiarekin batera ezkontzea erabaki du. Erabaki eta egin. Koh Santepheap egunkarian, hirukotearen ezkontzaren eguneko argazkia ikus daiteke kolore biziekin, Bou Samanak (28 urtekoa) senarra, Ly Nary (21) eta Choy Chanthu (20) emazteak agertzen direla.

"Sentitzen dut, baina hau niretzat zoritxarreko amaiera izan da", esan zuen Samanakek aipatutako egunkarian. "Biak nirekin egoteak pozten banau ere, gogor lan egin beharko dut hemendik aurrera zoriontsu izan daitezen", gehitu zuen.

   (osorik irakurri)




2008/07/04

Shangai hiriko biztanleek abisuak jasoko dituzte eguraldi-alerta kasuetan. Oso ohikoak dira udan. Etxe orratz esanguratsuenak kolorez aldatuko dira, Shangai Daily egunkariak jakinarazi duenez.

Txinako hirian milaka eraikin luze daude, hauetatik 300 finantza-gunean, eta normalean argi zuria da protagonista. Hemendik aurrera kolore urdin, hori, laranja edo gorria hartuko dute, egingo duen eguraldiaren arabera.

 

   (osorik irakurri)




2008/07/01
Erlezaintzan adituak hamabi milioi erle berreskuratzeko lanetan dabiltza Kanadatik garraiatzen zituen kamioiak istripua izan ostean.

Erleak Ontarioko probintziarako bidean zeuden New Brunswicken ahabi laborantza baten polinizatzen egon ondoren.

   (osorik irakurri)




 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu