Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/11/12
Batzuk jada ohartuko zinateke, baina mudantza egiten ari gara!

Hemendik aurrera eitb.com-en "bitxikeriak" sailean aurkituko gaituzue.

Han itxaroten zaituztegu!  (osorik irakurri)



2008/05/02

Cleto Ruiz Diaz argentinarrari ume gehiago ez edukitzeko operazioa egingo diote. 38 ume eduki ditu lau emakume ezberdinekin. Azkena uztailean jaioko da. Halere, ez du ume gehiago izan nahi, eta horregaitik basektomia praktikatzea eskatu du.

43 urteko Cleto Ruiz Diaz aita izango da uztailean, baina ez du ume gehiago izan nahi. Esan duenez, basektomia  "soluzio bakarra da".

   (osorik irakurri)




2008/01/20


Salvador Reyes Mexikoko futbol jokalari historikoa futbol partida bat jokatu duen lagunik zaharrenean bilakatu da 71 urterekin. Gaur Guadalajarako Chivas eta Pumas UNAM taldeen arteko norgehiagokan parte hartu du minutu bakar batez.

Reyes 1936an jaio zen eta Guadalajarako taldean aritu zen hainbat urtez. Bere kirol ibilbidean zehar 122 gol sartu zituen, talde horretan inoiz sartutako gol kopururik handiena.

   (osorik irakurri)




2008/01/02

Robbie Maddisono australiarrak munduko errekorra ondu du Urtezahar-gauan, Las Vegasen (AEB).

Moto-kroseko gidari ospetsua Ginness Liburuan sartu da 98,3234 metroko jauzia eginda, hots, futbol-zelaia baten luzera, gutxi gorabehera. Aurreko marka 84,4296 metrokoa zen.

Ekitaldia Red Bull Experiment enpresak antolaturiko ekitaldia izan zen, eta, horretan, munduko kirolaririk onenak biltzen dira kirol-markak hausteko.

   (osorik irakurri)




2007/10/19
Boris Spasskyk, xakeko munduko txapeldun ohiak, zur eta lur utzi zituen inguruan zituen guztiak Portugaleteko merkatuan. Merkatuko saltzaile batengana jo eta leka bakarra erosi zion, berehala gordinik jateko.

   (osorik irakurri)




2007/09/25

Real Madril emaitza ezin hobeak ari da lortzen Ligan zein Txapeldunen Ligan, zurien jokoa ona ez bada ere. Baina, bere presidenteak ezuste ikaragarria jaso du Estatu Batuetan terroristatzat hartu dutelako. Egia izango ote da?

Ramon Calderon Real Madrileko presidentea atxiki egin zuen Estatu Batuetako poliziak New Yorkeko aireportu batean, bere abizenarekin auzia izan ostean, taldeko kideek jakinarazi dutenez.

 

   (osorik irakurri)




2007/09/10

Kontxako Banderaren biharamuna Orion ezusteko eta guzti!

Goizean atzo irabazi zuten bandera ez zen inondik ere agertzen. Orioko alkateak, traineruko arraunlaria bera, hainbat telefono dei egin behar izan ditu sari preziatua topatzeko.

   (osorik irakurri)




2007/06/29
Julian Sanz bizkaitarrak 24 ordutan osatu nahi du Orreaga eta Santiagoren arteko bidea, 745 kilometro. Bizikletaz egingo du, ekainaren 29an eguerdiko 12tan abiatu, eta 24 ordutan Galizako hiriburura iritsi.

   (osorik irakurri)




2007/06/29

Robert Kubica Bat Formulako pilotu poloniarra galdekatuko du Vatikanoak orain gutxi Kanadako Sari Nagusian izandako istripu ikaragarrian onik nola atera zen azal dezan.

Abiada bizian (280 kilometro orduko) zihoan pilotua eta, irudiotan ikus daitekeenez, txiki-txiki eginda geratu zen autoa. Mirakulua bailitzan, orkatilan zaintiratua baino ez zuen izan pilotuak.



   (osorik irakurri)




2007/06/19

Lau hilabete iraungo du eraikuntza lanak. Turisten joan-etorriak erraztea eta mendizaleak munduko gailur altuenetik gertuago egotea da helburu nagusia.

Datorren hastean hasiko dira txinatarrak autobidea eraikitzen Everest mendian, Tibeten, olinpiadetako zuziaren eta turisten joan-etorriak errazteko helburuarekin, Xinhua albiste-agentzia ofizialak jakitera eman duenez. 

   (osorik irakurri)




 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu