![]() |
Atletak sasoiko egon dira Beijingo Olinpiar Jokoetan, argi geratu da, eta ez soilik izandako emaitza onei erreparatuta. Izan ere, pistetan ez ezik gune olinpikoan ere markak hautsi dituzte nazioarteko kirolariek. Bertan banatutako 80.000 kondoietatik ez da bat bera ere geratu jokoen amaieran, atleta guztiak beren herrialdeetara itzuli ostean, Xinhua albiste agentzia ofizialak jakinarazi duenez.Agentzia horrek Beijingo Udalaren osasun departamentuaren iturriak aipatuta adierazi duenez, "atletek zein ordezkaritzek pozik geratu ziren hiesaren aurkako borrokan Beijingek hartutako neurriekin".
80.000 kondoi gutxi balira, Beijingo Udalak beste 400.000 banatu zituen doan, hiesaren aurkako kanpainaren baitan, hiru izar edo gehiagoko 424 hoteletan. Horrez gain, 250.000 informazio-panfleto zabaldu zituen. (osorik irakurri)
Hala adierazi dute Guantanamoko Solvision telebista katean. Izan ere, kate horretan agertu zen Demmy Rojas oiloaren jabea beso azpian hainbesteko harrotasuna eragin dion arrautzarekin.
Hamar lehoi eta tigre bat esportatuko ditu Errumaniak Hegoafrikara. Izan ere, soberan omen dituzte animalia exotiko horiek hiru zoologikotan.
Hamaika animaliak (bederatzi lehoikume, zazpi urteko heldu bat eta hamaika hileko tigrea) Frankfurtera (Alemania) eramango dituzte lehenik eta handik, itsasontziz, Johannesburgora bidaliko dituzte.
Star Wars: A New Hope filma estreinatu zela 30 urte bete direnean, igandean Frikien Harrotasun Eguna ospatuko dute. Friki, friqui, frik edo freakia (ingeleseko freak hitzetik dator) pertsona arraroa, bitxia edo xelebrea da.
Euskaraz gai, hobby edo zaletasun batetan interesa duen pertsonari dagokio; normalean fanatikoa izaten da.
Japonen galduta zebilen loro batek etxera itzultzea lortu du bera harrapatu zuen poliziari jabearen izena eta etxearen helbidea esanda.
Loroak "Nakamura Yosuke-kun" esaten zuen behin eta berriz, Yoshio Nakamura jabeak jarritako izena eta haren helbidea, alegia; poliziak azaldu duenez.
Christopher Sands, 24 urteko musikari ingeles batek zotina du orain dela 15 hilabetetik hona, eta operatuko diote.
Iazko otsailetik gitarra-jotzaile eta abeslariak 10 milioi alditan zotinka egin duela uste du. "Ez dut ia lorik egiten eta ezinezkoa da jatea. Horregaitik ez dut jarraitzeko gutxieneko energiarik", azaldu du.
Jenny, gatibutasun egoeran dagoen gorilarik zaharrena dela uste denak 55 urte bete ditu Dallaseko Parke Zoológikoan, Texaseko estatuan (AEB).
Zoologikoko albaitarien arabera, Jenny bizirik egotea bere lanaren erakusgarri da. Opari bezala almibarreztatutako fruituz eta platanoz beteriko pastela eman zioten.
Errusiako Vologda hiriko (herrialdearen mendebaldean) polizia autobus bat bahitu zuen gizon baten bila dabil, bere neskalaguna beste batekin ezkondu ez zedin, bertako Fiskaltzak jakitera eman duenez.
Filme bateko argumentua izan daiteke, baina asteazkenean gertatu zen, gizon bat 47 lineako autobus bat bahitu zuenean. Gidaria mehatxatu zuen pistola baten antzeko objektu batekin, eta hiriko beste toki batera eramateko eskatu zuen, nahiz eta bidaiari gehiago zegoen ibilgailuan.
Valentziako Montroy herrian Maiatzaren 1eko jaietan, iragan asteburuan, egin zuten entzierroa ez dute berehala ahaztuko bertako herritarrek.
Larunbateko 13:30 aldera, Paloma 350 kilo eta 8 urteko behia etxebizitza batean sartu zen eta 55 eskailera igo ondoren, terrazara iritsi zen. Beldurtuta, ihes egiten saiatu zen behia, baina uralitaz egindako teilatua apurtu eta Paloma erori egin zen.
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (197)
Umeak bezala (103)
Zoritxarra (38)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





