Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/10/02

Sei Obama, Malakias profeta, Bizarzuri eta beste ehunka ezizen bitxidun lagun Brasilgo udal hauteskundeetan lehiatuko dira. Hala ere, gehienek euren auzotar eta lagun artean azaltzeko aurkezten dituzte euren buruak zerrendetan.

Brasilgo 5.563 udaletan alkateak eta 52.137 zinegotzi hautatu beharko dituzte, eta horretarako 364.816 hautagai aurkeztu direla esan du Hauteskundeetarako Auzitegi Nagusiak.


Hautagai kopuru horrek Brasilen dagoen alderdi-aniztasun bitxia islatzen du, izan ere, hautagai gehienek izen “artistikoak” hartzen dituzte hauteskundeetako base datuetan hala agertzeko.

Izan ere, urteak dira Brasilen hauteskundeak modu elektronikoan egiten direla ohiko paperetan egin ordez.

Hala, sei hautagaiek AEBetako presidente demokrataren izena eta haren inguruko aldaerak erabili dituzte zerrendetan euren izenak jartzeko. Horrela, Brasilgo hauteskundeetan Obama, Barack Obama Belford Roxokoa, Davi Obama, Epaminondas Obama brasildarra eta Barak Obama egongo dira besteak beste.

Horrez gain, badaude ere politika alde batera utzi eta kutsu erlijiosodun izenak aukeratu dituztenak, hots, Lenice Obispa, Nilson Artzain Bedeinkatua eta

Badaude ere Bibliatik edota historia liburuetatik ateratako izenak aukeratu dituztenak, Malakias Profeta, Eric Gorria, Oliveira Rovin Hood eta Pedrinho Zoroastro, alegia.

Ildo beretik, politikaren eremuan arrakasta izan nahi duten hainbat polizia ere badaude, izan ere, zinegotzi izateko hautagai zerrendetan Rabelo Koronela, Rezende, Lukas eta Luiz Eduardo kapitainen izenak ageri dira.

Eta umeek bozkatuko balute, ziurrenik Bizarzuri eta Paulo zoriontasuna bakarrik, izango lirateke aukeratuak inolako ezbairik gabe, baina, hauteskundeetan bozka emateko 18 urte behar direnez, igandera arte ez dute garailearen izenik jakingo

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu