Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/09/29
Astoen jabeek aseguru-polizak kontratatzeko oztopo ugari aurkitzen dituzte Estatuan. Astoaren gainean paseoak eskaintzen dituzten enpresek arazoak dituzte aseguruak aurkitzeko eta horien koste altuek negozioaren errentagarritasuna kolokan jartzen dute. Nekazal turismoan gero eta arrakasta handiagoa izaten ari dira astoekin egindako ibilaldiak.


"Aseguru-etxe gehienek zuzenean ezetz esaten dizute", azaldu du Francisco Camba El Burro Peregrino enpresako ordezkariak. Aseguru-etxeak bereziki astoei istripu-poliza bat egitera ukatzen dira, Cambaren arabera. El Burrro Peregrino enpresak lau urte daramatza zerbitzu hori eskaintzen Gaztela eta Leonen.

Aseguru-etxeen ateak itxita direla egiaztatu ostean, astoen enpresa gehienek erantzukizun zibileko asegurua kontratatzen dute soilik. Horrek ez ditu erorketak eta zaldizkoak jasota zauriak aintzat hartzen.

Aseguru-etxe bat arrazoizko prezioan bilatzeko zailtasunen aurrean, Cambaren enpresak zalgurdiak erabiltzen ditu, batez ere adingabeak direnean. Izan ere, ondorio judizial larrienak izan dezaketenak dira. El Burro Peregrino enpresak gaur egun hamar asto eta bi zaldi ditu Morales del Vinon (Zamora).



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu