Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/09/29
Astoen jabeek aseguru-polizak kontratatzeko oztopo ugari aurkitzen dituzte Estatuan. Astoaren gainean paseoak eskaintzen dituzten enpresek arazoak dituzte aseguruak aurkitzeko eta horien koste altuek negozioaren errentagarritasuna kolokan jartzen dute. Nekazal turismoan gero eta arrakasta handiagoa izaten ari dira astoekin egindako ibilaldiak.

   (osorik irakurri)




2008/09/23
Santiago Quintana Burlatako pastelgileak azukre kilo mordoa bildu ditu datorren larunbatera bitartean Santo Domingo udal merkatuan izango den erakusketa antolatu ahal izateko.

45 urte ditu Quintanak eta pastelgintza eta margogintza ditu gustoko. Bi zaletasun hauek azukrez eginiko koadro jangarriak ekoizteko batzen ditu.

Koadroa zurezko xafletan margozten du hasieran, eta ondoren osagaiak gehitzen dizkio: azukrea, arraultz zuringoa, limoia eta, koadroari kolorea emateko koloratzailea, alegia.

Bere lanerako erabiltzen dituen osagai guztiak jan daitezke. Koadroek ez dute arazorik ematen apurtzen badira edota “ume baten eskuetara ailegatzen badira”.

Quintana joan den urtean hasi zen koadro jangarri hauek egiten. Gehien baten Sanferminetan oinarritzen ditu bere margoak. Zezenak, kartel zaharrak edota San Fermin bera ikus daitezke bere obretan. Hala ere, pilota edota harrijasotzaileak ere margozten ditu noizean behin.  (osorik irakurri)



2008/09/19
Jabeari epilepsia eraso bat ematen zion bitartean, Buddyk larrialdi zerbitzuetara deitu zuen laguntza eskatzeko.

   (osorik irakurri)




2008/09/18
Italiako "Gran Hermano" saioko lehiakide batek miloi bat euroren truke ipini du enkantean bere birjintasuna.

"Chi" izeneko aldizkari italiarrak gaur bertan kaleratzen duen elkarrizketa batean jasotzen dira gaur Raffaela Pico gaztearen adierazpenak.

   (osorik irakurri)




2008/09/15
Baraualdi eta gabezia hilabetea da ramadana, baina goseari eta ahultasunari aurre egiteko modu bat aurkitu dute batzuek, bekatu egiteko arriskurik izan gabe: Mehartzeko adabakiak.

   (osorik irakurri)




2008/09/07
Akats kate batek aita bat hiltzat eman zuen Britainia Handian eta orain bere semeak telebistan ikusi zuen eta berriz elkarrekin daude.

   (osorik irakurri)




2008/09/05

Atletak sasoiko egon dira Beijingo Olinpiar Jokoetan, argi geratu da, eta ez soilik izandako emaitza onei erreparatuta. Izan ere, pistetan ez ezik gune olinpikoan ere markak hautsi dituzte nazioarteko kirolariek. Bertan banatutako 80.000 kondoietatik ez da bat bera ere geratu jokoen amaieran, atleta guztiak beren herrialdeetara itzuli ostean, Xinhua albiste agentzia ofizialak jakinarazi duenez.

Agentzia horrek Beijingo Udalaren osasun departamentuaren iturriak aipatuta adierazi duenez, "atletek zein ordezkaritzek pozik geratu ziren hiesaren aurkako borrokan Beijingek hartutako neurriekin".

80.000 kondoi gutxi balira, Beijingo Udalak beste 400.000 banatu zituen doan, hiesaren aurkako kanpainaren baitan, hiru izar edo gehiagoko 424 hoteletan. Horrez gain, 250.000 informazio-panfleto zabaldu zituen.  (osorik irakurri)



 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu