Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/08/28
Batzuetan ospea nahi gabe heltzen da Interneten, Shenzheneko (Txinako hegoaldea) lantegi batean aritzen den neska bati gertatu zaion moduan. Astebeteko epean Interneteko uda honetako fenomeno bihurtu da: 'iPhone neska' da.

Gaztearen izena ez dute aditzera eman, paparazziak haren bila dabiltzalako. Neskak ez zuen inoiz imajinatu argazki soil batengatik bizitza aldatuko zitzaionik. Appleren iPhone eta iPod muntaketa lantegi batean aritzen da neska, eta lankideak izan ziren argazkia hartu ziotenak.

Izan ere, muntatzen ari ziren iPhonearen argazki-kamera probatzeko atera zioten argazkia neskari, Appleren telefonoetako baten alboan, laneko jantzia jarrita eta garaipenaren keinua egiten.

Baina argazkia ezabatzea ahaztu zuten langileek, eta iPhone hori erosi zuen Kingston upon Hulleko (Ingalaterrako iparraldea) britainiar bati telefonoa hartu eta berehala agertu zitzaion. Halaber, neskaren beste argazki bi ere jaso zituen erosleak.

Sakelako berrian neskaren aurpegia agertzeak harrituta, gaztearen argazkia MacRumors.com webgunean jarri zuen erosleak abuztuaren 20an, 'Markm49uk' ezizenarekin beste norbaitek argazki hori zeukan eta neskaren izena zekien galdetuta.

Astebeteko epean, post horrek bilaketa frenetikoa eragin du, eta neskari 'The iPhone girl' ('iPhone neska') ezizena jarri diote.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu