Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/08/29

David Duchovny aktore estatubatuarra, "The X files" telesailean Mulderren paperean ezagun egin zena, birgaitze zentro batean sartu da duen sexu-mendekotasunagatik.

"Neure borondatez sartu naiz zentroan, sexu-mendekotasuna senda diezadaten", azaldu du aktoreak agiri bidez. 

   (osorik irakurri)




2008/08/28
Batzuetan ospea nahi gabe heltzen da Interneten, Shenzheneko (Txinako hegoaldea) lantegi batean aritzen den neska bati gertatu zaion moduan. Astebeteko epean Interneteko uda honetako fenomeno bihurtu da: 'iPhone neska' da.

Gaztearen izena ez dute aditzera eman, paparazziak haren bila dabiltzalako. Neskak ez zuen inoiz imajinatu argazki soil batengatik bizitza aldatuko zitzaionik. Appleren iPhone eta iPod muntaketa lantegi batean aritzen da neska, eta lankideak izan ziren argazkia hartu ziotenak.

   (osorik irakurri)




2008/08/25
Antonio Rungi apaiz italiarrak lehiaketa antolatu zuen Internet bidez herrialdeko moja ederrena hautatzeko. Baina apaizak duen blogean jasotako "irain gogorrak" eta "infernura joatea" agintzen zioten mehatxuak jaso ondoren, bertan behera geratu da ekimena "nahasmendu" handia sortu delakoan.

18 eta 40 urte arteko mojei argazkiak bidaltzeko eskatu zien Rungik edertasun lehiaketan parte har zezaten, hala "emakume zatarrenak moja egiten direla dioen aurreiritzia" amaitzeko.

   (osorik irakurri)




2008/08/15
Disneyland-eko mundu magikora eguna igarotzen joan diren bisitarietako batzuk txundituta gelditu dira Errauskine, Edurnezuri eta fikziozko beste hainbat pertsonaia Poliziak nola atxilotzen zituen ikusterakoan.

Agenteak Disneylandeko sarrerara joan dira, Anaheimen, Los Angeles-etik hurbil, langile talde bat, asko eta asko Disneyren munduko pertsonaien jantziekin mozorrotuta, lan hobekuntzak eskatzeko bildu ondoren, bertako hedabideek informatu dutenez.

   (osorik irakurri)




2008/08/12
Carlos Fernandez-Garcia irakasleak, Oviedoko Unibertsitateko Matematika saileko kidea, otso-taldeen uluen grabaketetan uluak banan-banan zenbatzeko metodo berri bat garatu du.

Signal Processing aldizkarian agertzen den arabera, teknika berri horrek seinalearen tratamendurako tresnetan du oinarria eta otsoen bizimoduak ikertzeko erabilgarri izan daiteke.

   (osorik irakurri)




2008/08/11
Agra (India) hiriko Polizia agiri garrantzitsuak berreskuratzen saiatzen ari da, tximinoen talde batek bertako komisaldegiari egindako erasoren ostean.

   (osorik irakurri)




2008/08/08
Amaren herentzia baten bidez 100.000 dolar jasoko duen Floridako (AEB) txiro bat aurkitu dute, abokatuak aste batzuk haren bila egon ostean.

Ronald Novak sasien artean hamaika aldiz lo egin duen 61 urteko gizona Plantationen, Miami iparraldean, agertu da, bere ama (2001ean hil zen) artatu zuen medikuaren bila joan eta gero.

   (osorik irakurri)




2008/08/04
Ha ze poza hartzen dugun fraketako patrikan edota sofaren azpian txanponak aurkitzen ditugunean. Eta ha ze nolako malenkonia pezetak direnean. Ez da zaila bost ogerlekoko txanponei erabilera bat ematea, iduneko bezala, giltzekin batera... baina diru-zorroko beste laguntxo guztiekin; horiekin zer?

   (osorik irakurri)




2008/08/01

Seguru aski, txikiak ginean guztiok geure buruari egin dizkiogun galderak dira honakoak: Nork kontatu zuen historia osoko lehen txistea? Non? Eta zein izan zen? Wolverhamptongo Unibertsitateak (Britainia Handia) dauzka erantzunak.

Lehen txistea sumertarrek (gaur egun Irakeko hegoaldea den lurraldean bizi izan zen herri bat) kontatu zuten Kristo aurreko 1900 urtean.

   (osorik irakurri)




 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu