Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/07/22

AEBetako futbol talde bat ospetsu egin da, baina ez azken partiduan irabaztea lortu zuelako, hegazkinean biluzik zebilela larrialdietako ateak zabaldu nahi izan zituen gizon bat menderatzeagatik baizik.

Massachusettseko New England Revolution taldeko futbolariak azken egunotan inguruko heroi bilakatu dira Bostonetik Los Angelesera zihoan hegaldian egin zutenarengatik.

Bertako prentsak jaso duenez, gizona hegazkineko komunetan biluztu zen eta batetik bestera ibili zen normaltasun osoz gainontzeko bidaiariak zur eta lur utziz.

“Tripulazioak komunera joan eta jantzi zedin eskatu zion, eta hala egin zuen, baina bueltatzean, larrialdietarako ateak irekitzen saiatu zen” azaldu du FBIko bozeramaile batek.

 Orduan, futbol jokalariek gizonaren asmoak ikusita, birritan pentsatu gabe, lekutik altxatu eta gizona menderatu zuten.

Gauzak horrela, gizona Oklahoma Cityra heldu bezain laster atxilotu zuten eta horren ostean hegaldiak berriz bere bidea hartu eta Los Angelesera abiatu zen.





Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu