Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/06/20

84 urteko parroko batek doktoretza lortu du zazpi urtez unibertsitatean ikasten egon ostean.

Hilaren 9an bete zituen 84 urte, baina duela zazpi urte jubilatu zenetik, Ricardo Garcia goi-mailako ikasketak egiten ibili da buru-belarri.


Ricardo 50 urtetan Salamancan egon da abade, baina erretiroa hartzeko unea heldu zitzaionean ondo zegoenez, lizentziatura bat, masterra eta doktoretza egitea erabaki zuen.

"Erretiratu ostean osasunez ondo nengoelako, eta buruak martxan jarraitu zezan nahi nuelako hasi nintzen ikasten, eta orain, behin amaituta jende nagusi gehiago ikastera animatzea gustatuko litzaidake" esan du ikasleak.

Antza denez, Ricardo inolako arazorik gabe moldatu da gaur egungo unibertsitateko ikasleen ohitura berrietara, izan ere, ikasten egon ostean kale-edanean ibili izan dela aitortu du.


Bestalde, berak ikaskideei latinarekin zituzten zailtasunekin laguntzen zien, eta ikasleek berari informatikaren mundu berriarekin.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu