Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/06/18

Japoniako enpresa batek 38 zentimetroko neska-lagun robota jarriko du salgai datorren irailean, bulartsua, oso jatorra eta eskatuz gero musuak ematen dituena. Mutilzaharrentzat sortuta dago eta 113 euroko prezioa izango du.

Infragorri sentsoreekin eta pilek ematen dioten energiarekin, EMA deituriko damatxo txikiak ezpainak musu bat emateko kokatzen ditu norbait gerturatzen zaionean, eta horrela sortzaileek deitzen duten "maitasunezko moduan" sartzen da.


"Roboten inguruan dauden adierazpenak gogorra, erresistentea eta gatazkarako prestatuta daudela dira normalean, baina estereotipo hori hautsi nahi izan genuen, gozoa eta elkarreragilea den robot bat eskainita", esan du Minako Sakanouek Sega Toys enpresako bozeramaileak. "Nahiz eta gizakia ez izan, oso adeitsua da eta benetako neska-lagun bat bezala izan daiteke", gehitu du bozeramaileak.

EMAk Eternal Maiden Actualization esan nahi du (Betiko dontzeilaren eguneratzea) eta bisita-txartelak banatu ditzake, abesteaz eta dantzatzeaz gain.

Japoniak munduan dauden 800.000 robotetatik ia erdia sortu ditu eta datorren hamarkadarako 10.000 milioi dolarreko merkatua aurreikusten du adimen artifizialaren inguruan.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (84)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (197)
Umeak bezala (103)
Zoritxarra (38)
Artxiboak
Blog hau sindikatu