Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/06/03

1989. urtetik ezkonduta dagoen Indiako bikote batek orain jakin du duela hamar urtetik dibortziatuta dagoela.

The Times of India egunkariak jakinarazi duenez, bi seme-alaba dituen bikoteak iragan hilean izan zuen dibortzioaren berri.


Maiatzaren 26an, Meena Verma, emazteak deskubritu zuen dibortzioaren kontua, eta gerora, bere senarraren anaiari, Virenderri, egotzi zioten dokumentuak faltsutu izana.

Meenak bere aitaginarreben aurkako Emakumearen Aurkako Biolentziaren Babesaren Akta eskatzean jakin zuen duela 10 urte dibortziatuta zegoela.

Virender 2000. urtetik dago lepoko min bat sendatu ezinik eta horregatik familia osoa Meenak brodatzen egiten dituen lanez bizi da.

“Dibortzioaren kontua nire anaia eta gurasoen aurkako prozesu bat hastera gindoazenean jakin genuen. Eurek dotearengatik jazarpena egiten diote Meenari. Dibortzioa Meenak inolako neurriak hartu ez ditzaten egin zuten” esan zuen meenaren senarrak.

Hala, bikoteak anaiaren aurkako akusazioa hasi zuen baina berak orain arte dena ukatu egiten du.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu