Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/06/02

Indonesiako auto-laguntzarako liburu idazle ospetsu batek ia 100.000 rupia (10.680 dolar) bota zituen hegazkin- txiki batetik bere azken liburuaren promozio gisa.

Gertakaria Serangen izan zen, Yakartako mendebaldean. Ehunka pertsona zauritu egin ziren eta 13 urteko neskato bat erietxera eraman behar izan zuten bultzada eta lasterketen ondorioz.



Tung Desem Waringin, Txinako enpresari polemiko batek, Interneten duen bere atari pertsonalean jakinarazi zuen dirua modu honetan banatuko zuela, dirua gehien behar dutenei helarazi eta ohiko marketing kanpainak alboratzeko.

Hasiera batean, idazleak dirua Yakartan bertan jaurtitzeko asmoa zuen, baina herrialdeko agintariek jende-oldeak egongo zirelakoan, debekatu egin zioten.

Hala, Tung Desem Waringinek, hegaldia beste hiri batetik egin zuen inolako baimenik eskatu gabe. Azkenean, Sernage hiriaren gainetik ibili zen eta bertako futbol zelaia albistea ezagutu bezain laster diru-gosez  zegoen jende mordoaz bete zen.

Bertako hedabideek jakinarazi dutenez, lehenengo bi hegaldietan diru multzoak futbol-zelaitik kanpo jausi ziren eta ehunka pertsona kaleetan korrika aritu ziren patrikak diruz betetzeko asmoz.





Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu