![]() |
Australiako Poliziak ezindu bati gurpil-aulkia Queensland Estatuko autobiatik mozkortuta gidatzea leporatu dio, bertako egunkariek adierazi dutenez. Zirkulazio agenteek lokartuta aurkitu zuten autobideko irteera batean.
Gizona 64 urtekoa da eta Cook Kapitaina autobidea hartu zuen Cairnsen, 14 kilometrora dagoen Trinityko hondartzan lagun bat bisitatzeko asmoz. Hiri horretako auzitegietara jo beharko du uztailaren 7an (San Fermin).
Kolonbiako poliziak burdin hesiak zituen leiho gabeko gelaxka batean 12 urtez preso egon den gazte bat askatu du.
Amak poliziari aitortu dionez, "biziorik hartu ez ditzan" giltzapetu zuen gelaxka hartan. Gaur egun 28 urte dituen gaztea, auzoko batek jarritako salaketa baten ondoren askatu zuten.
Antzinako eran. Modu horretan mantendu dute harremana kanpokoekin Brasileko espetxe bateko presoek.
Brasileko kartzela bateko presoek hezitako usoak erabiltzen zituzten segurtasun neurriak trufatu eta espetxera drogak eta telefono mugikorrak sartu ahal izateko.
Britainia Handiko irletan laguntza bidezko ugalketako erabiltzaile kopurua areagotuz doa eta esperma emaile kopurua, berriz, gero eta urriagoa da. Hala, azken boladan, beste herrialde batzuetatik inportatu dituzte haziak.
Izan ere, azken denboraldian, Britainia Handiko esperma emaileen kopuruak ikaragarri egin du behera.
84 urteko parroko batek doktoretza lortu du zazpi urtez unibertsitatean ikasten egon ostean.
Hilaren 9an bete zituen 84 urte, baina duela zazpi urte jubilatu zenetik, Ricardo Garcia goi-mailako ikasketak egiten ibili da buru-belarri.
Japoniako enpresa batek 38 zentimetroko neska-lagun robota jarriko du salgai datorren irailean, bulartsua, oso jatorra eta eskatuz gero musuak ematen dituena. Mutilzaharrentzat sortuta dago eta 113 euroko prezioa izango du.
Infragorri sentsoreekin eta pilek ematen dioten energiarekin, EMA deituriko damatxo txikiak ezpainak musu bat emateko kokatzen ditu norbait gerturatzen zaionean, eta horrela sortzaileek deitzen duten "maitasunezko moduan" sartzen da.
Kolonbiako hiritar bat, gizahilketagatik prozesatua, epaitegitik ihes egin zuen gurpi-aulki batean, Manizales hirian (Kolonbia), agintari lokalek jakinarazi dutenez.
Gizonak hiritarren laguntza jaso zuen, igogailua hartzeko eta taxi bat hartzeko, John Jaime Ospina koronelak azaldu duenez.
Justizia ezberdina oso da herrialde bakoitzean. Zenbaitetan, Mendebaldean xelebrekeritzat joko genituzkeen egintzengatik nekez uler genitzakeen zigorra ezartzen dituzte Ekialdean.
Adibiderik gordinena Singapurren aurkitu dugu. Han, emakumezkoen besapeak usaintzeko mania zuen gizon bati 14 urteko espetxealdiko eta 18 zigorrada jasotzeko zigorra ezarri dio Justizia Auzitegi batek, bertako prentsak jakitera eman duenez.
Brasileko Poliziak 880km/orduko abiaduran gidatzeagatik isuna jarri diote, eta gidariak abiadura hori hartzea ezinezkoa dela dioen helegitea aurkeztu duen arren, ezezko borobila jaso du.
Rafael Andrade ingenieria 2006. urtetik dabil 127 errealeko (78 dolar inguru) isuna gainetik kendu nahian. Antza denez, radar batek bere Volkswagen Milean zihoala 880km/orduko abiaduran harrapatu zuen, hots, hegazkinek hartu ohi duten abiaduran.
24 urteko emakume batek lau beso eta beste horrenbeste hanka duen ume bat erditu du, herrialdeko ospitale publiko batean, iragan ostiralean.
Enungek Garut hiriko Slamet ospitalean izan zuen umea, Yakartatik 160 kilometrora. Ostiralean jaio eta ordu batzuk beranduago hil zen umea, Antara berri agentziak jakinarazi duenez.
Listu apur bat nahikoa izango da gurasoen jatorria zein den zehazteko. IGeneak laginak ikertu eta abaluatu egiten ditu. Hala, bost asteko epean euskal jatorria duzunentz jakingo duzu.
Hizkuntza eta historia propioa izatea ez da euskaldun egiten gaituena,izan ere, hainbat ikerketen arabera, herentzia genetikoan bertan ezberdintasun nabariak daude euskaldun, espainiar eta frantsesen artean.
Chikilicuatrek musikaren mundua utziko duela aitortu zuen atzo: "Etorkizunera begira beste proiektu batzuk ditut. Budismoa praktikatu nahi dut, baina ez zait gustatzen kaletik biluzik ibiltzea. Proiektu musikal berriak ditut, 'Chaka-chaka' kasu. Hau bost pausorekin egingo dut".
David Fernandez aktoreak egiten du Chikilicuatreren papera, eta agur esan zuen atzo hil-auto batean, guztia hasi zen saioan bertan: La Sextako Buenafuenten, hain zuzen ere. Nola ez, Luciana, bere gitarra, zuen lagun.
Hamar lehoi eta tigre bat esportatuko ditu Errumaniak Hegoafrikara. Izan ere, soberan omen dituzte animalia exotiko horiek hiru zoologikotan.
Hamaika animaliak (bederatzi lehoikume, zazpi urteko heldu bat eta hamaika hileko tigrea) Frankfurtera (Alemania) eramango dituzte lehenik eta handik, itsasontziz, Johannesburgora bidaliko dituzte.
1989. urtetik ezkonduta dagoen Indiako bikote batek orain jakin du duela hamar urtetik dibortziatuta dagoela.
The Times of India egunkariak jakinarazi duenez, bi seme-alaba dituen bikoteak iragan hilean izan zuen dibortzioaren berri.
Indonesiako auto-laguntzarako liburu idazle ospetsu batek ia 100.000 rupia (10.680 dolar) bota zituen hegazkin- txiki batetik bere azken liburuaren promozio gisa.
Gertakaria Serangen izan zen, Yakartako mendebaldean. Ehunka pertsona zauritu egin ziren eta 13 urteko neskato bat erietxera eraman behar izan zuten bultzada eta lasterketen ondorioz.
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (195)
Umeak bezala (101)
Zoritxarra (38)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
Iraila 2007 (17)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





