Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/05/13

New Yorkeko gizon batek salaketa jarri dio JetBlue hegaldi-merke enpresari hegaldian, hiru ordu baino gehiago, komunean eserita joatera behartzeagatik, New York Post egunkariak argitaratu duenez.

Gokham Mutluk bi milioi dolarreko (1,3 milioi euro) kalte-ordaina eskatu dio JetBlueri San Diegotik New Yorkerako hegaldian, iragan otsailaren 23an, gertatu zena dela eta.


Mutluk “buddy pass” bati esker lortu zuen hegaldia. Itxaron-zerrendan erabiltzeko txartela da hori eta JetBlueren langileek lagunei emandakoak izaten dira. Salatzaileak dioenez, hegazkinera igotzean hura beteta zegoela esan zioten, baina azafata baten eserlekuan eseri zitekeela.

Baina ordu eta erdi hegazkinean zeramatenean, pilotoak eserlekua utzi eta azafatari uzteko eskatu zion, emakumea ez zegoelako eroso pilotoaren kabinan. Orduan, komunean eseri zedila eskatu zioten, pilotoaren kabinan sartzea debekatuta dago eta.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (86)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (62)
Mundiala (203)
Umeak bezala (104)
Zoritxarra (38)
Artxiboak
Blog hau sindikatu