Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/05/09

Errusiako Vologda hiriko (herrialdearen mendebaldean) polizia autobus bat bahitu zuen gizon baten bila dabil, bere neskalaguna beste batekin ezkondu ez zedin, bertako Fiskaltzak jakitera eman duenez.

Filme bateko argumentua izan daiteke, baina asteazkenean gertatu zen, gizon bat 47 lineako autobus bat bahitu zuenean. Gidaria mehatxatu zuen pistola baten antzeko objektu batekin, eta hiriko beste toki batera eramateko eskatu zuen, nahiz eta bidaiari gehiago zegoen ibilgailuan.

"Gidariak men egin behar izan zuen. Buelta erdi eman eta aipatutako tokira joan behar izan zen, bere bizitza eta bidaiariena ez arriskatzeko", azaldu zion Vologdako Fiskaltzako bozeramaile batek Interfax agentziari.

Bidean zehar, gizonak bere neskalaguna beste gizon batekin ezkontzen zela azaldu zuen eta beharrezkoa zuela autobusa bahitzea, orduan heltzeko eta ezkontza bertan behera uzteko.

Aipatutako tokira heltzerakoan, gizonak besterik gabe autobusetik jaitsi eta desagertu zen. Fiskaltzak txosten bat jarri du martxan, izan ere, Kode Penalak "Biolentziarekin eta besteen bizitza arriskuan jarriz, ibilgailu bat bahitzea" zigortzen du. Polizia bahitzailearen eta lekukoen bila ari da.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu