![]() |
Japoniar gizon batek emakume bat harrapatu du hilabeteak zeramatzala etxeko armairu batean bizitzen. Hozkailutik janaria nola desagertu litekeen bere buruari galdetzen hasi zitzaionean deskubritu zuen gizonak emakumea.
Japoniako 57 urteko gizon mutilzaharrak kamera bat ipini zuen etxean (Fukokan, mendebaldean), janaria desagertzeko arrazoia zein zen jakiteko.
41 urteko taiwandar bat Taipeiko hilotzen deposituko hozkailu batean sartu zen bertan bere neskalagunaren hilotza baitzegoen.
Deposituko langileek hozkailuan sartu eta ordu eta erdira aurkitu zuten maitasunez (eta hotzez) hil nahi zuen maitalea eta bere onera ekartzea lortu zuten deposituko langileek eurek jakinarazi dutenez.
Las Palmaseko (Kanaria Handia) Nuestra Señora del Pino ospitalean 1973ko martxoan jaio ziren ahizpa bikiak elkar ezagutu dira orain, 28 urte geroago. Medikuen hutsegite batek inkubagailuen gelan, aldaketa ekarri zuen. 2001an bikietako baten lagunak merkataritza-gune batean aurkitu zuen horren ahizpa kasualitatez.
Antz handia zutenez elkarri galdetzen hasi ziren eta ospitale eta urte berean jaio zirela konturatu ziren. Hala ere, bat besteekiko hiru eguneko aldearekin jaio zen Nuestra señora del Pino ospitalean, 1973an.
Star Wars: A New Hope filma estreinatu zela 30 urte bete direnean, igandean Frikien Harrotasun Eguna ospatuko dute. Friki, friqui, frik edo freakia (ingeleseko freak hitzetik dator) pertsona arraroa, bitxia edo xelebrea da.
Euskaraz gai, hobby edo zaletasun batetan interesa duen pertsonari dagokio; normalean fanatikoa izaten da.
Japonen galduta zebilen loro batek etxera itzultzea lortu du bera harrapatu zuen poliziari jabearen izena eta etxearen helbidea esanda.
Loroak "Nakamura Yosuke-kun" esaten zuen behin eta berriz, Yoshio Nakamura jabeak jarritako izena eta haren helbidea, alegia; poliziak azaldu duenez.
Belgikan ustez 583 gaztelu, etxalde eta luxuzko etxeetan osten ibili zen gizonak, Yves Beaupainek, etxerik "interesgarrienen" gida idatzi du "La Dernière Heure" egunkariak jakinarazi duenez.
Lapurrak dagoeneko 60 epaiketatik 44n erruduntzat jo dute, hala ere, berak beti dio "bisitatxoak" direla. Hain zuzen ere, horrek eman dio izena idatzi berri duen liburuari; hots, "Le guide des 501 adresses à visiter en Belgique" (Belgikan bisitatzea merezi duen 501 helbideen gida), zentzu bikoitza duen izenburua, zalantzarik gabe.
Emakume batek eta haren bi seme-alabek adineko emakume baten hilotza hozkailuan gorde zuten bi hilabetez Wisconsinen (AEB), erlijio aholkulari batek berpiztuko zela esan zielako.
Hasieran, Tammy Lewis gorpuzkia gordetzen ari zen emakumeak ez zien sartzen utzi poliziei, hori baino lehen erlijio aholkulariarekin eztabaidatu behar zuelako.
Mondragon Unibertsitateak IX. Arrautza Jaurtiketarako Industri Diseinu Lehiaketa ospatuko du ostegun honetan. Unibertsitateko ikasleek tramankulu bat diseinatu beharko dute arrautza jaurtitzeko, baina hori bai, arrautza apurtu barik.
Parte hartzaileek arrautza jaurti beharko dute eta urrunen heltzen dena, irabazle izango da. Bestalde, hiru maila ezberdinetan bananduko dira sariak: Jaurtiketaren distantzia, tramankuluaren diseinua eta arrautzaren hegalaldia.
New Yorkeko gizon batek salaketa jarri dio JetBlue hegaldi-merke enpresari hegaldian, hiru ordu baino gehiago, komunean eserita joatera behartzeagatik, New York Post egunkariak argitaratu duenez.
Gokham Mutluk bi milioi dolarreko (1,3 milioi euro) kalte-ordaina eskatu dio JetBlueri San Diegotik New Yorkerako hegaldian, iragan otsailaren 23an, gertatu zena dela eta.
Christopher Sands, 24 urteko musikari ingeles batek zotina du orain dela 15 hilabetetik hona, eta operatuko diote.
Iazko otsailetik gitarra-jotzaile eta abeslariak 10 milioi alditan zotinka egin duela uste du. "Ez dut ia lorik egiten eta ezinezkoa da jatea. Horregaitik ez dut jarraitzeko gutxieneko energiarik", azaldu du.
Jenny, gatibutasun egoeran dagoen gorilarik zaharrena dela uste denak 55 urte bete ditu Dallaseko Parke Zoológikoan, Texaseko estatuan (AEB).
Zoologikoko albaitarien arabera, Jenny bizirik egotea bere lanaren erakusgarri da. Opari bezala almibarreztatutako fruituz eta platanoz beteriko pastela eman zioten.
Errusiako Vologda hiriko (herrialdearen mendebaldean) polizia autobus bat bahitu zuen gizon baten bila dabil, bere neskalaguna beste batekin ezkondu ez zedin, bertako Fiskaltzak jakitera eman duenez.
Filme bateko argumentua izan daiteke, baina asteazkenean gertatu zen, gizon bat 47 lineako autobus bat bahitu zuenean. Gidaria mehatxatu zuen pistola baten antzeko objektu batekin, eta hiriko beste toki batera eramateko eskatu zuen, nahiz eta bidaiari gehiago zegoen ibilgailuan.
Philippe Quint biolinista errusiarrak kontzertu esklusiboa eskaini die New Yorkeko taxilariei esker oneko keinu moduan. Izan ere, taxilari horietako baten autoan 2,5 milioi euroko Stradivarius biolina utzi zuen ahaztuta, baina taxilariak itzuli egin zion.
Quinten iragarki-agentziak jakinarazi duenez, 34 urteko biolinistak 30 minutuko kontzertua eman die Newark nazioarteko aireportuko taxien geltokian.
Valentziako Montroy herrian Maiatzaren 1eko jaietan, iragan asteburuan, egin zuten entzierroa ez dute berehala ahaztuko bertako herritarrek.
Larunbateko 13:30 aldera, Paloma 350 kilo eta 8 urteko behia etxebizitza batean sartu zen eta 55 eskailera igo ondoren, terrazara iritsi zen. Beldurtuta, ihes egiten saiatu zen behia, baina uralitaz egindako teilatua apurtu eta Paloma erori egin zen.
Cleto Ruiz Diaz argentinarrari ume gehiago ez edukitzeko operazioa egingo diote. 38 ume eduki ditu lau emakume ezberdinekin. Azkena uztailean jaioko da. Halere, ez du ume gehiago izan nahi, eta horregaitik basektomia praktikatzea eskatu du.
43 urteko Cleto Ruiz Diaz aita izango da uztailean, baina ez du ume gehiago izan nahi. Esan duenez, basektomia "soluzio bakarra da".
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Zakila txikitu du triku batekin sexua edukiz - Aixe - 2008-04-01 13:04:46
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (55)
Mundiala (188)
Umeak bezala (99)
Zoritxarra (37)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
Iraila 2007 (17)
Abuztua 2007 (8)
Uztaila 2007 (17)
Ekaina 2007 (18)
Maiatza 2007 (24)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





