Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/04/29

Marcos komandanteordea buruzagi zapatistak –bikoterik gabe orain dela bost urte– "erabat maiteminduta" dago Angelina Jolie aktore estatubatuarrarekin, kazetari mexikar bati adierazi dionez.

Laura Castellanos kazetariaren azken liburuan (Corte de caja) EZLN Nazio Askapenerako Armada Zapatistako buruzagiaren bizitza pribatuari buruzko xehetasunak azaltzen dira, gerrillariaren gustuak eta zaletasunak, esaterako.


1994an herri indigenen eskubideen alde altxatutako buruzagiak dioenez, ez da inoiz eroso sentitu sex appealdun pertsonaren itxura emanda: "Nola gustatuko zaizu sexu jazarpena jasatea, mesedez!", erantzun zion kazetariaren galderei. Marcosen aburuz, bere erakargarritasunaren parterik handiena "sinboloak eragiten du", ez pertsonak berak, "misterioak, maskarak, hedabideek landutako guztia erakartzen dute".

Angelina Jolierekiko "ezinezko maitasunaren" harira, aktoreak iparramerikako erreserba indigenak babesten zituela eta haren amaren jatorria herri horietako batean zegoela jakitean, kasualitatez, gertatu zela azaldu du.
Are gehiago, komandanteordeak Vicam herrixkan, Sonora Estatu mexikarrean, egin ziren Amerikako herri indigenen arteko topaketetara joateko gonbidapena helarazi zion iaz baina aktorea ez zen bertara agertu.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Artxiboak
Blog hau sindikatu