Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/04/27

Alemaniako Stade hiriko (Behe Saxonia) 3.500 auzokidek etxetik alde egin behar izan dute II. Mundu Gerrako 250 kiloko lehergailu bat zutelako gertu eta hura indargabetzeko. Zorionez, arrakasta izan dute eta ez da ezbeharrik gertatu.

Britainiarrek egindako lehergailua hegazkin batek jaurti zuen II. Mundu Gerran. Garai hartako argazkietan oinarrituta, eraikitzen ari ziren eremu batean, lau metro lurperatuta, aurkitu zuten zartagailua.


Segurtasun arrazoiak medio eta lehergailua indargabetzeko, 500 metroko eremuan zeuden eraikin guztiak hustu dituzte Poliziak eta segurtasun zibileko indarrek. Gehienak etxebizitzak ziren, baina tartean bi zaharren egoitza ere baziren.

250 lagunek baino gehiagok parte hartu dute ebakuazio-operazioan. Artezilariek lehergailua indargabetzea lortu dutenean eta hura eztandarazteko leku segurura eraman dutenean amaitu da dena.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Artxiboak
Blog hau sindikatu