Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/04/25
Wesley Snipes aktore estatubatuarrak 36 hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du, fiskaltzak eskatzen zuen gehiena, otsailean burututako epaiketa batetan errudun suertatu ostean.

William Terrel epaile federalak zigor handiena ezartzea erabaki du, azken egunetan Denzel Washington edo Woody Harrelson bezalako izarrak bere alde agertu direna arren, hiritar on bezala kalifikatuz.

Otsailean, Orlandoko (Florida) iparmendebaldean kokaturiko Ocalako auzitegi batek epaitu zuen Snipes, 1999 eta 2004 urte bitartean zergak ez aitortzeagatik. Horrek itzurpen fiskala suposatzen du.

Fiskaltzaren arabera aktoreak 3 milioi dolarreko (1,9 milioi euro) zorra zuen, baina defentsaren ustez, hau 228.000 dolarrekoa (144.587 euro) zen soilik.

Blade trilogiaren protagonistak, 45 urtekoa, zigor arinagoa eskatu zuen (kartzelarik eta isunik gabekoa), delitu arina dela uste baitute, eta aktoreak ez zuen aurrekari penalik.

Azken egunotan, 30 lagun eta senide inguruk eskutitzak bidali dizkiote epaileari, Snipesen izaera eta portaera goraipatuz.

Snipesek ere ez zuen uste kartzelatik pasatu behar zela, eta fidantzapeko askatasuna "bidezko zigorra" litzatekeela.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu