Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/04/13
Illuecako (Zaragoza) udalak Chunta Aragonesistaren (CHA) mozio bat aztertuko du. Honen arabera, Franco Generala kalea Chiki Chiki kalea izatera pasatuko litzateke, Rodolfo Chikilicuatrek konposatutako abestiaren omenez, Ruben Redondo zinegotziak jakinarazi duenez.

Mozio horretan, CHA taldeak Primo de Rivera enparantza izenaz aldatzea proposatzen du: Héroes del Silencio izena hartuko luke. Modu berean, izenik gabeko kale batek Violadores del Verso taldearen izena hartuko luke. “Ideia kale hauen izenaren kontra protesta egitea zen. Buenafuenteren saioan egon nintzen eta hurrengo egunean gertakari desatsegin asko izan ziren: mehatxuak, irainak, etab. Beste mende bateko gauzak dirudite, baina Illuecako gazteria gaur egunean bizi da”, azaldu zuen.

Horregatik, webgune bat plazaratu dute (www.myspace.com/antipapa) jendeak bere iritzia jakitera eman dezan, eta SMS bidezko iritzia eman daiteke ere, “onartzen dut” edo “ez dut onartzen” testua bidaliz. TVE eta Chikilicuatreren webguneek diotenez, Illuecako udalak beste lau zinegotziren bermea behar du. Proposamenak aurrera egiten badu, udalak enparantzaren izena inauguratzeko gonbitea luzatuko dio Chikilicuatreri.



Erantzunak:

1. txiki-txiki TXAPELDUM!!!

txiki-txiki HERRIA ZUREKIN!!!
h.e.e. - 2008/04/15 23:23:09

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Artxiboak
Blog hau sindikatu