Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/04/30

Espainiako Poliziak Andres Pajares aktore ezaguna atxilotu zuen atzo Madrilen, abokatu bulego bateko langileak jo, aerosol negar eragileaz eraso egin eta pistola faltsu batekin mehatxatzeagatik, Poliziak jakitera eman duenez.

Gertakariak atzo jazo ziren 12:45ean, Castellana Abogados bufetean, Madrilgo Rafael Salgado kalean. Txapela eta bibote faltsua zeramala, 68 urteko aktorea bulegoan sartu eta gezurrezko pistola batekin mehatxu egin zien langileei. Gainera, aerosol negar eragile batekin busti zituen.

   (osorik irakurri)




2008/04/29

Marcos komandanteordea buruzagi zapatistak –bikoterik gabe orain dela bost urte– "erabat maiteminduta" dago Angelina Jolie aktore estatubatuarrarekin, kazetari mexikar bati adierazi dionez.

Laura Castellanos kazetariaren azken liburuan (Corte de caja) EZLN Nazio Askapenerako Armada Zapatistako buruzagiaren bizitza pribatuari buruzko xehetasunak azaltzen dira, gerrillariaren gustuak eta zaletasunak, esaterako.

   (osorik irakurri)




2008/04/27

Alemaniako Stade hiriko (Behe Saxonia) 3.500 auzokidek etxetik alde egin behar izan dute II. Mundu Gerrako 250 kiloko lehergailu bat zutelako gertu eta hura indargabetzeko. Zorionez, arrakasta izan dute eta ez da ezbeharrik gertatu.

Britainiarrek egindako lehergailua hegazkin batek jaurti zuen II. Mundu Gerran. Garai hartako argazkietan oinarrituta, eraikitzen ari ziren eremu batean, lau metro lurperatuta, aurkitu zuten zartagailua.

   (osorik irakurri)




2008/04/25
Wesley Snipes aktore estatubatuarrak 36 hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du, fiskaltzak eskatzen zuen gehiena, otsailean burututako epaiketa batetan errudun suertatu ostean.

   (osorik irakurri)




2008/04/24
Semi-Pro filmeko hartzak bere hezitzailea hil du lepoan haginkada emanez, 'Predators in Action' Californiako San Bernardino eskualdeko zentruan entrenatzen ari zenean, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.

   (osorik irakurri)




2008/04/21
Nafarrek laranja dute frutarik gustukoena, nahiz eta madaria gehiago kontsumitu, Dole fruta ekoizle eta banatzaile konpainiak egindako ikerketa baten arabera.

   (osorik irakurri)




2008/04/17
Nahiz eta debekatuta egon Putinen eta bere familiaren bizitza pribatuaren inguruko berriak argitaratzea, gero eta indar handiagoa dute ekainean ezkonduko den zurrumurruek. Alina Kabáeva diputatua da eta irabazle suertatu zen olinpiadetan, gimnasia erritimikoan. Putinek baino 31 urte gutxiago ditu.

   (osorik irakurri)




2008/04/16

65 eta 70 urte bitarteko gizon batek ihes egin zuen, gurpil-aulki batekin, Palo Altoko, Californian, bankuetxe batetan. Buruan txano bat zeraman, eta ezinezkoa izan da identifikatzea. Poliziak erretratu robot bat zabaldu du, norbaitek identifikatuko duen esperantzarekin.

   (osorik irakurri)




2008/04/13
Illuecako (Zaragoza) udalak Chunta Aragonesistaren (CHA) mozio bat aztertuko du. Honen arabera, Franco Generala kalea Chiki Chiki kalea izatera pasatuko litzateke, Rodolfo Chikilicuatrek konposatutako abestiaren omenez, Ruben Redondo zinegotziak jakinarazi duenez.

   (osorik irakurri)




2008/04/11

Azken egunetan euskal blogosferan handik hona dabil honako bideoa:

(Oharra: ez da COPEk egin duen bertsioa)

 (osorik irakurri)



2008/04/10
Auzitegi militar batek bost urte eta erdiko zigorra ezarri die tanke bat lapurtu eta txatar bezala saldu zuten bi militarri, RIA-Nóvosti agentziak jakinarazi duenez. Hala ere, ez dute zigorra bete beharko.

Bi militarrek euren unitatean lapurtu zuten 2,7 milioi errublo (77.000 euro) balio duen BTR-D tankea eta txatar bezala saldu zuten 24.000 errublo irabazita (650 euro).

   (osorik irakurri)




2008/04/04
Britainiako gizartea da azentua gizarte mailarekin erlazionatu izan du maiz, baina ikerlan berri baten arabera, adimenarekin ere erlazionatu daiteke.

   (osorik irakurri)




2008/04/03
36 urteko emakumea Litchfieldeko Parke Nazionalean (Darwinetik 60 kilometrora) igerian zebilen 2,5 metroko krokodilo batek eraso egin zionean.

   (osorik irakurri)




2008/04/01
Polizia Nazionalak indarkeriaz ehorztetxe batean sartzeagatik gizonezko bat atxilotu du Burjassoten (Valentzia). Ustezko lapurra kristalezko erakusleiho batean ezkutatu zen eta hilotza bailitzan etzan zen.

   (osorik irakurri)




 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Artxiboak
Blog hau sindikatu