Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/03/26

Pazko Irlen ezaugarri diren harrizko estatua erraldoietako bati zati bat kendu ostean harrapatu zuten turista, eta orain, kartzela zigorra nahiz 8,6 milioi pesoko (12.155 euro) isuna jaso dezake.

 


Marko Kulju, 26 urteko gaztea, igande arratsaldean harrapatu zuten Anakena hondartzan (Txileko kostaldetik 3.500 kilometrora, Ozeano Barean) dagoen moai erraldoi bati belarria kentzen ari zenean.

El Mercurio egunkariak jakitera eman duenez, bertako emakume batek ikusi ondoren, ihes egin zuen gazteak pieza bertan utziz, baina emakumeak salaketa jarri zuen eta Kulju arratsalde hartan bertan atxilotu zuten.

Christian Gonzalez Irlako Poliziaren Ikerketa buruzagiordeak azaldu duenez, salatzaileak berehala ezagutu zuen gaztea eta hark onartu egin zuen egindakoa, "estatua zirraragarria iruditu zitzaiola eta bere herrialdera oroigarri bat eraman nahi zuela esan zuen".

Turistak eskuak bakarrik erabili omen zituen belarria puskatzeko eta pieza lekuan bertan aurkitu zuten.

 

Marko Kuljuri kartzela-zigorra eta 8,6 milioi pesoko (12.155 euro) isuna jarri dakiokete egin duenagatik.

Pazko Irlak, monumentu nazionala izateaz gain, UNESCOren gizateriaren ondare kultural izendapena du.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu