Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/03/05
Tailandian, ikasleek debekatuta daukate ofizialak diren azterketetara erlojuak eramatea. Beraz, datorren asteburuan unibertsitatean lanpostu bat eskuratzea helburu izango duten ikasle guztiak, hormako erlojuekin konformatu beharko dira.

Joan den asteburuan ikasle bat bere erloju-telefonoarekin mezuak jasotzen atzeman zuten, Bangkoken azterketa ofizial bat egiten zegoela. Badirudi debekuaren arrazoia hori izan dela.

Horrez gain, Hezkuntza Ministerioak adierazi duen arabera, aipatutako erloju bereziaren argazkiak herrialdeko azterketa zentro guztietara bidaliko dituzte. Horrezkero, ikasleak horma-erlojuekin konformatu beharko dira.

Debekuak Tailandian dauden 18 azterketa zentrori eragingo die eta, ondorioz, ezin izango dute inolako erlojurik eraman azterketara.

Kopiatzeko modu berri honek, herrialde horretan lanpostua lortzeko dagoen zailtasuna agerian jartzen du. Tailandian, Ingeniaritza edo Medikuntza eskola batzuk 100 ikasletik bat hautatzeko egoeran aurki daitezke.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu