Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/02/21
Brooklyneko auzotar bat salatu dute bere izen berdina (Bernjamin Lowell) zuen gizon baten banku-kontutik bi milioi dolar ateratzeagatik.

Brooklyneko Fiskaltzak jakinarazi duenez, 48 urteko auzipetuak esan du bera saiatu zela Commerce Bankeko langileak ohartarazten. Lowellek adierazi du berak esan ziela bere kontuan ez zeudela 5,8 milioi dolar.

Banketxeko langileek, aldiz, bera Benjamin Lowell izanda, akatsik ez zegoela, eta nahi izan ezkero kontuan zeukan dirua atera zezakeela esan omen zioten, akusatuak azaldu duenez.

Bestalde, Brooklyneko fiskaltzak adierazi du banketxeak kaltetua izen bereko jabetza kudeaketan aritzen den konpainia bateko langile batekin erratu zutela.

Akusazioak, berriz, Lowelli kontutik bi milioi dolar atera izana egotzi dio. Ateratako dirutzarekin lagunentzako opariak, bitxiak eta arrakasta handia izan ez duten hainbat ekimen jarri zituen martxan Benjamin Lowellek.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu