Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/02/16

Hego Koreako konpainia batek iragarri duenez, duela 18 hilabete hil zen pitbull bat klonatzeko enkargua jaso du, lehen aldiz.


Kaliforniako emakume batek diru kopuru hori ordainduko dio RNL Bio enpresari, bere maskotaren erreplika lortzearren. Izan ere, oso harreman estua omen zuen bere txakurrarekin, beste txakur batek eraso egin eta bizitza salbatu zionetik.

Animaliari hil aurretik belarritik hartu zioten ehun baten bidez egingo du operazioa Seulgo Unibertsitate Nazionaleko talde batek, 2005ean -helburu komertzialik gabe- "Snuppy" lehen txakur klonatua lortu zuen talde berberak.

RNL Biok adierazi du lehen aldia dela txakur bat helburu komertzialez klonatuko dena, baina azkena ez izatea espero dute. Etorkizunean ehunka eskari jaso nahi lituzkete; tartean, lehergaiak eta drogak atzematen bereziak diren txakurren klonazio eskariak.

"Mendebaldeko herrialdeetan jende asko dago euren txakurrak klonatu nahi dituztenak, prezioa horren altua izan arren" esan du Ra Jeong-chan zuzendariak eta laster prezio horiek erdira edo 50.000 dolarretaraino murriztuko direla ere iragarri du, "klonazioa industria bihurtzen denean".




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu