Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/02/13

Maiteminduen egunaren atarian, Txileko bikote batek Shakespeare idazlearen Romeo eta Julieta pertsonaien ezbeharra bizi izan dute.



Jorge Nuñez (18 urte) eta Maria Vidal (25 urte) festa batetik autoan zetozen, eta, dirudienez, mutila gehiegi edanda zihoan. Tamalez, Jorgek autoaren kontrola galdu zuen eta irauli egin zen. Jasandako talkagatik bikotea konorte barik geratu zen autoaren barruan.

Geroago, Jorge esnatu egin zen eta bere neska hilik zegoela pentsatzean, Romeoren zoritxarreko amaiera irudikatu zuen; izan ere, autoan zeukan soka bat hartu eta zuhaitz batean urkatu zen.

Neska iratzarri zenean bere mutila autotik jaurtikia izan zela pentsatu zuen eta lagun batzuk deitu zituen laguntza eske.

Nolanahi ere, XXI mendeko Romeo eta Julietaren istorio honek zorioneko amaiera izan du; izan ere, lagunak heldu zirenean Jorge oraindik bizirik zegoela atzeman zuten. Hori dela eta, bi gazteak ospitalera eraman zituzten eta, azkenik, bertan igaroko dute Maiteminduen Eguna.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu