Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/02/12
Duela urtebete baino gehiago, Petita elefante emea ezagutu genuen. Taldeko animali guztiek itsusitzat zuten eta, hortaz, bakartuta zegoen Benidormeko Terra Natura parkean.

Gainerako elefanteek ezin zuten ezta ikusi ere egin, Petita oso ahula delako eta hanka luzeak dituelako. Gizakiontzat beste edozein elefanteren itxura du, baina haientzat, elefanteentzat, itsusia da, oso.

Petitak, gainera, ihes egin behar izan du askotan, arrek eraso egiten baitzioten.

Baina lagun bat egin zuen: Birmaniatik Benidormera eramandako Kaisoso izeneko elefante emea.

Kaisosok askotan babestu egin du Petita beste elefanteen erasoetatik, eta poliki-poliki adiskidetasuna indartu dute. Orain, Kaisosok bikotekidea ere bilatu dio: Luka izeneko elefante arra. Luka Petitaren antzekoa da, hanka luzeduna, eta, beraz, ondo konpondu dira.

Bion arteko harremana adeitsua eta beroa da, eta orain Petita haurdun geratzeko itxaropena ere badute parkean.

San Valentin ospatuko dute

Eta aurki San Valentin, maiteminduen eguna, denez, euren amodioa ospatu ahal izango dute Petitak eta Lukak. Izan ere, Terra Natura parkekoek bikotearen omenezko bankete ederra antolatuko dutela iragarri dute.

Apaiz bat eta guzti bertaratuko da hara, animaliek ezin izan baitute orain arte San Anton eguneko bedeinkapena jaso. Handiegiak dira egun horretan elizaren atarira joateko.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu