Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/02/04

Etsipenaren edo axolagabetasunaren ondorioz, Irlandak 'indioilar' bat eraman dezake Eurovision Jaialdira; izan ere, jaialdi hori duela hamabi urte irabazi zuen azken aldiz herrialdeak, zazpigarren garaipena lortu zuenean.

Eurovision irabazi ezinik urte askotxo eman dituztela iritzita, aurten gauza bereziren bat egitea erabaki eta Dustin indioilarra aurkeztu dute herrialdea ordezkatzeko hautagaien artean. Hautagai xelebre hori telebistako hainbat saiotan agertu den txotxongilo bat da, eta ospe handia lortu du horrela


Irelande, Douze Pointe (Irlanda, hamabi puntu, distortsionatutako ortografia frantsesean idatzitakoa) da txontxogiloaren kantak duen izenburua eta beste bost abestirekin batera irlandarren botuak bereganatzeko lehian ari da. Gainontzeko abeslariak gizaki arruntak dira.

Curriculum aberats eta zabal bat du alde Dustinek; izan ere, Errepublikako presidente izateko hautagai gisa aurkeztu izan da, Bob Geldof abeslari eta ekintzariarekin batera kanta bat grabatu du eta Leitrim konderriko kritikorik sutsuena da. Irlandako probintzi "ahaztua" da Leitrim, herrialde guztietan izaten da antzeko bat.

Maiatzean Belgraden izango den finalerdian ordezkari irlandarra zein den ezagutzeko hiru aste baino ez dira falta.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu