Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/02/01
6,1 kiloko pisua eta 63 zentimetroko altuera duen ume bat jaio da Jabarovsk hirian, Errusiako ekialdean, amatasun-klinikako ordezkariak jakitera eman duenez.

"Ama eta jaioberria ongi daude", ziurtatu dio klinikako ordezkariak RIA-Novosti agentziari. Umea zesarearen bidez jaio da eta amaren seigarren semea da.

Oksana Yajinova ginekologoaren hitzetan, "azken zortzi urteetan mota honetako jaiotzarik ez da izan Jabarovsken". Azken jaioberri astunak 5,6 kiloko pisua izan zuela gaineratu du.

2007. urteko irailean, andre batek 7,75 kiloko alaba izan zuen Altaiko lurralde siberiarrean. Haurdunaldiaren 33. astean 2,5 kiloko pisua zuen fetuak.

Baina ama ez zen batere urduri jarri; izan ere, hamaika seme-alabetatik pisu gutxien izan zuenak 4 kilo baino gehiago izan zituen.

Jaioberririk pisutsuena 1955ean jaio zen Italian: 10,2 kilo zituen, Guinnes Errekor liburuaren arabera.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu