Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/02/28

Italiako Apelazio Gorteak argitaratu duen lege batek hiritarrek jendaurrean hankartea ukitzea debekatu du, Sky Newsek bere webgunean adierazi duenez.

Gizonezko italiar batek hankartea ukitu edo igurztea ez da keinu arraroa, Espainian zorte oneko keinua baita.

Lege berria publikatu duen erakundeak esan du hankartea jendaurrean ukitzea "lotsa gutxiko eta txukuntasunik gabeko" keinua dela.

Iaz, Apelazio Gorteak 42 urteko gizon bat 200 euro ordaintzera behartu zuen, "lizunkeria" delitu batengatik.

 (osorik irakurri)



2008/02/27

Ryanairreko hegazkineko laguntzailea segurtasun neurriei buruz azalpenak ematen ari zela, bidaiari batek "molestatu" egin zion eta horren ondorioz kaleratu zuten.

Gertakizuna joan den igandean izan zen, Londresen bizi den mediku italiar bat semearekin hegazkinean igotzerakoan. Dirudienez, bidaiari guztiak hegazkineko laguntzailearen azalpenak entzuten zeudenean gizona barrezka eta hizketan hasi zen.  

   (osorik irakurri)




2008/02/27
Zwolle Holandako hiriko igerilekuko arduradunek "burkinia" erabiltzeko galarazpena alde batera utzi dute, urtero 1,5 milioi euroko diru-laguntza galdu ahal zutela ohartarazi dietenean. Oinak, eskuak eta aurpegia agerian besterik ez dituen uzten bainujantzia da "burkinia", eta emakume musulmandarrentzat dago pentsatuta.

Igerilekuko zuzendaritzak ordutegi bereziak ezarri nahi zituen "burkinidun" emakumeentzat, baina euren jarrera aldatu dutela dio, Osasun Ministerioak arropa horren garbitasunari eta segurtasunari buruz egindako bermeei jaramon eginda.

Hans Meijer instalazioetako zuzendariak "burkinia" zeraman emakume bat igerilekutik kanporatu zuen duela gutxi, zuen itxurak gainerako bainulariak izutu egiten zituela argudiatuta.

150 euro inguruko salneurria du "burkiniak", eta Europan bakarrik dago eskuragarri, Aheda Zanetti sortzailearen jatorrizko diseinua Australiatik inportatu egiten duen denda holandar baten bitartez.  (osorik irakurri)



2008/02/26

'Pipas Facundo' enpresa ezaguna izututa agertu da Palentziako Udalak azalak lurrera botatzea debekatu nahi duela jakin eta gero.

   (osorik irakurri)




2008/02/25
Frantziako presidentea eskua eman nahi izan ez zion herritar bat iraintzen agertzen den bideoa arrakasta itzela izaten ari da Interneten, milaka bisita izan ditu eta beste hainbeste komentario sortzen ari da internauten artean.

   (osorik irakurri)




2008/02/21
Brooklyneko auzotar bat salatu dute bere izen berdina (Bernjamin Lowell) zuen gizon baten banku-kontutik bi milioi dolar ateratzeagatik.

   (osorik irakurri)




2008/02/21
Poliziak sukaldari bat atxilotu du Gatwick aireportuan (Londres). Antza, gizonak ez du etxerik eta hegoaldeko terminalean kanpatuta bizi izan da azken hiru urteetan. Langabezia-prestazioa jasotzeko baino ez zen irteten aireportutik.

The Argus britainiar egunkariaren arabera, sukaldariak (41 urtekoa) aireportuan bertan jaten zuen, lo egiten zuen eta dutxa hartzen zuen, eraikinetik joateko agindu bazioten ere.

2004tik, gainera, Poliziak eta sukaldariak 30 aldiz ikusi dute elkar.  (osorik irakurri)



2008/02/19

Ivan Cabok, 29 urteko Basauriko bizilagunak, jendeari modu egokian arnasten irakasteko CD bat argitaratu du. Iraskasbidea jarraitzeko bi modu proposatu ditu Cabok: ordenagailu edo audio erreproduzigailu bidez.

Asmatzaileak dioenez, CDa Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle talde batek egindako ikerketa batean –AEBetako eta Espainiako hainbat aldizkaritan argitaratua izan dena– oinarrituta dago.

   (osorik irakurri)




2008/02/18

Myanmarreko Poliziak mehatxua egin die DVD faltsuak saltzen dituztenei: 7 urteko kartzela-zigorra Rambo IV filma saltzen duenari. Izan ere, Silvester Stalloneren pertsonaia Myanmarreko lurretan sartzen da film luze horretan.

Karen etnia jazartzen duten militar sadiko eta ustel moduan irudikatzen dira soldadu myanmartarrak Stallonek berak zuzendutako filman.

   (osorik irakurri)




2008/02/16

Hego Koreako konpainia batek iragarri duenez, duela 18 hilabete hil zen pitbull bat klonatzeko enkargua jaso du, lehen aldiz.

   (osorik irakurri)




2008/02/15

Italiako Poliziak eman dio amaiera iruzurrari, zirkulazio isun bat jarri eta gero. 1991tik jubilatuta zegoen, baliaezintasun pentsioa kobratuz.

   (osorik irakurri)




2008/02/13

Maiteminduen egunaren atarian, Txileko bikote batek Shakespeare idazlearen Romeo eta Julieta pertsonaien ezbeharra bizi izan dute.

   (osorik irakurri)




2008/02/12

Argi dago egindakoak lehenago ala beranduago ordaintzen ditugula. Horixe bera gertatu zaie 80 urteko gizonari eta 60 urteko semeari. Orissa estatuko indiar hauek orain dela 24 urte egindako delitu batengatik fidantzarik gabe espetxeratu dituzte.

   (osorik irakurri)




2008/02/12
Duela urtebete baino gehiago, Petita elefante emea ezagutu genuen. Taldeko animali guztiek itsusitzat zuten eta, hortaz, bakartuta zegoen Benidormeko Terra Natura parkean.

Gainerako elefanteek ezin zuten ezta ikusi ere egin, Petita oso ahula delako eta hanka luzeak dituelako. Gizakiontzat beste edozein elefanteren itxura du, baina haientzat, elefanteentzat, itsusia da, oso.

   (osorik irakurri)




2008/02/10

Zazpi seme-alaba eta 16 urte baino ez. Pamela izeneko nerabe argentinar baten istorioa da. Gutxi barru ama izango da hirugarrenez eta hirukiak izango ditu bigarren aldiz. Medikuek oso kasu bitxia dela diote, Argentinako prentsak azken egunotan kaleratu duenez.

Gainera, bere bizitza laburra den arren, lehenengo umea izan aurretik beste bat galdu zuen haurdunaldian.

   (osorik irakurri)




2008/02/06

SkyEurope eta Match.com enpresek San Valentin ondoreneko astebururakoa, otsailaren 16rako, antolatu dute maitasun ekimen berezia.

   (osorik irakurri)




2008/02/05

Malkorik sortzen ez duten tipula berri batzuk sortzeko probak bukatzear omen dituzte jada Zeelanda Berriko zientzialari batzuek.

   (osorik irakurri)




2008/02/04

Etsipenaren edo axolagabetasunaren ondorioz, Irlandak 'indioilar' bat eraman dezake Eurovision Jaialdira; izan ere, jaialdi hori duela hamabi urte irabazi zuen azken aldiz herrialdeak, zazpigarren garaipena lortu zuenean.

Eurovision irabazi ezinik urte askotxo eman dituztela iritzita, aurten gauza bereziren bat egitea erabaki eta Dustin indioilarra aurkeztu dute herrialdea ordezkatzeko hautagaien artean. Hautagai xelebre hori telebistako hainbat saiotan agertu den txotxongilo bat da, eta ospe handia lortu du horrela

   (osorik irakurri)




2008/02/04
Omar Bin Ladenek, Osama bin Laden Al Qaedako buruaren semeak, zaldi-lasterketa bat antolatu nahi du munduko bakearen alde Sahara basamortuan zehar. Baina animalien defentsarako GKE handienarekin egin du topo eta lasterketa hori "ankerra" dela esan diote.

Animaliak Etikoki Tratatzeko Erakundeko (PETA) kideek eskutitza idatzi diote Bin Ladeni zaldi-lasterketa ez antolatzeko eskatuz. Antolatuko balu, 5.000 kilometroko lasterketa martxoan egingo litzateke.

   (osorik irakurri)




2008/02/03
Liverpoolen (taldearen jaioterrian) Beatlesen omenez ireki duten hotelak "Hard Days Night" izena du, abesti baten izena jarri diote. Bertan lo egin nahi duenak 225 euro ordaindu beharko ditu gutxienez gau bakoitzeko.

   (osorik irakurri)




2008/02/02
Emakume bat deskarga elektriko batek jota hil zen Pensilvanian (AEB), eta baliteke senarrari nahi gabeko hilketa leporatzea, estatu horretako Poliziak iragarri duenez.

Iragan astean bikoteak zuen etxebizitzan konorterik gabe topatu zuten Kirsten Taylor 29 urtekoa. Ospitalera eraman zuten berehala, baina alferrik han hil zelako.

Toby Taylor 37 urteko senarrak aitortutako deklarazio batean esandakoaren arabera, emakumeari deskarga elektriko bat jo zion ilea lehortzen ari zela.

Kirstenen gorpuan aurkitutako erredurek ordea, hori horrela gertatu izana ezinezkoa zela zioten.

Poliziaren arabera, gizonak emaztearen gorpuari kable elektriko bat konektatu zion. Antza, askotan egiten zuten hori Tobyk eta Kirstenek, baina azkenean arazoak eman zien.  (osorik irakurri)



2008/02/01
6,1 kiloko pisua eta 63 zentimetroko altuera duen ume bat jaio da Jabarovsk hirian, Errusiako ekialdean, amatasun-klinikako ordezkariak jakitera eman duenez.

"Ama eta jaioberria ongi daude", ziurtatu dio klinikako ordezkariak RIA-Novosti agentziari. Umea zesarearen bidez jaio da eta amaren seigarren semea da.

   (osorik irakurri)




2008/02/01

Otsailaren 7an amaituko da Urrezko Txerriaren Urtea eta Arratoiarena hasiko da. Horregatik, izugarri gehitu dira zesareak Vietnamen, inork ez baitu nahi zeinu horretakoa izatea bere haurra.

   (osorik irakurri)




 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (86)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (62)
Mundiala (203)
Umeak bezala (104)
Zoritxarra (38)
Artxiboak
Blog hau sindikatu