Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/01/20


Salvador Reyes Mexikoko futbol jokalari historikoa futbol partida bat jokatu duen lagunik zaharrenean bilakatu da 71 urterekin. Gaur Guadalajarako Chivas eta Pumas UNAM taldeen arteko norgehiagokan parte hartu du minutu bakar batez.

Reyes 1936an jaio zen eta Guadalajarako taldean aritu zen hainbat urtez. Bere kirol ibilbidean zehar 122 gol sartu zituen, talde horretan inoiz sartutako gol kopururik handiena.


Partidan 50 segundu baino ez ditu eman berdegunean eta baloia bi aldiz baino ez du ukitu; partida ofizial bat jokatzen duen lagunik zaharrenean bihurtzeko nahikoa.

Guadalajarako Chivasek omenaldia egin nahi izan dio Reyesen belaunaldiari, 1957tik 1967ra bost liga titulu irabazi zituen lagun taldeari.

Sakea Moralesek egin du eta Reyesi eman dio baloia. Honek Moralesi itzuli dio eta berriz jaso du ondoren. Azkenik, zelaitik kanpo jaurti du eta hortxe bukatu da bere parte hartzea. Mugimendu guztiak aurretik adostuta zeuden Pumas taldearekin.

Ikusi bideoa eitb24.com-en.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu