Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/01/19

Burutik oso sano ez dabilen norbaiten ametsa benetakoa bihurtu ahal izan zen Vietnam Airlineseko hegaldi batean, ezkutuko bidaiari moduan bizirik zihoazen ehunka sugeak hegazkinean sakabanatu izan balira.

Hanoiko aireportuko aduanazainak txundituta gelditu ziren arrain freskoak zeramatzatela zioten 60 kutxen barnean tona bat suge baino gehiago zegoela konturatu zirenean.

"Suge asko dira", esan zuen Dan Van Lien aireportuko Aduanetako buruak, baina lehen begirada batean ezin izan zuen zehaztu animalia kopurua, eta gainerako agenteek ere ez.

Ostegunean aurkitu zituzten narrastiak, VN-830 hegaldiaren kargari egindako ohiko ikuskapen batean. Aurreko egunean Bangkoketik heldua zen hegaldi hori, eta ehunka bidaiariak onez jaitsi ziren hegazkinetik, euren eserlekuen azpian zihoana ez zekitela.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu