Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Bitxiblog
Hamaika ikusteko jaio ginen
2008/01/08
Denoi gertatzen zaigu, goizetan izarak itsasten zaizkigu eta kosta egiten zaigu ohetik altxatzea. Mexikoko ume batek, ordea, hitzez hitz hartu du kontua eta oheko egiturara kola indartsu batekin itsatsi da, antza, eskolara ez itzultzeko.

Adingabekoak estuasun batean jarri ditu Babes Zibileko eta Gurutze Berdeko medikuak, bera askatzen joan behar izan baitziren.


Guadalupe herriko (Nueva Leongo estatua, Mexiko iparraldean) 10 urteko mutikoak ez zuen eskola bueltatu nahi (Gabonetako oporren ostean, lehen eskola eguna zuten atzo ume mexikarrek) eta, kola indartsu bat hartuta, ohera itsatsi zen, Manuel Santiago Gurutze Berdeko bozeramaileak azaldu duenez.

Sandra Palacios Gonzalez mutikoaren ama saiatu zen lehendabizi umea askatzen, baina, alferrik. Ondoren, laguntza eskatu zien auzokideei. Hauek ere ezinean ibili ziren.

Babes Zibileko langileek disolbatzaile berezia erabili behar izan zuten eta, bi orduren buruan lortu zuten umea askatzea.

Atzo, bederen, haurra ez zen eskolara joan baina… gaur ezinbestean joan beharko du!



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Hamaika ikusteko jaio omen ginen. Apur batzuk, behintzat, hemen izango dituzu.
Azken erantzunak
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Xabi Paia ala Xabi Paya? (13)
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Esteka Interesgarriak
EiTBren beste blog batzuk
Bilaketa
Atalak
Animaliak (88)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Artxiboak
Blog hau sindikatu