![]() |
Hegazkinak larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen Shannonen (Irlanda), baina ez arazo teknikoak izan zituelako edo eguraldiak okerrera egin zuelako, baizik eta pilotuetako bat guztiz erotu egin zelako.
Zerbait lapurtzeko benetako ausardia behar da. Horixe bera izan zuen Tarragonako emakume batek zapata-pare bi lapurtu zituenean, baina horretarako bi egun ezberdin behar izan zituen.
Emakumeak oin berdineko bi zapata ostu zituen eta beste aldeko oinetakoak behar zituela ikusita, zapata-dendara bueltatu zen geratzen zitzaizkion bi zapatak eskuratzeko.
Bakardadeak min handia egiten du. Bestela gal diezaiotela Takahiro Fujinuma Japoniako 37 urteko langabeari. Bakarrik sentitzen zela eta, "distraitzearren", Japongo telefono konpainia baten informazio zerbitzua blokeatu zuen, etengabe deitzen baitzuen.
Lasai asko, 2.600 dei egin zituen, 2007ko ekainetik azarora, 104 telefono zenbakira (Nippon Telegraph and Telephone (NTT) konpainiaren informazio zerbitzua).
Ama batek zortzi urteko umea senar-emazte batzuekin utzi zuen, haiekin zuten zorra ordaindu bitartean. Aipatzekoa da zorra umearen aitak zuela, baina duela gutxi hil zela eta, ondorioz, amak egin behar izan ziola aurre.
Mundua txikia dela diote, baina Tran Thi Kham Vietnamgo emakume honi gertatutakoa sinesgaitza da.
Ipar Amerikako Gobernuko hainbat agentzia egoera ikertzen dabiltza, kalte larriak gertatu ez daitezen, Gordon Johndroe Etxe Zuriaren menpeko Segurtasun Batzorde Nazionaleko bozeramaleak esandakoaren arabera.
Echo Pharmaceuticals izeneko laborategi holandarra marihuanaz osatutako pilula bat prestatzen ari da. Bere helburua da bost urteko epean mundu mailan merkaturatzen hastea.
Botika mota hauek oso bitxiak dira; izan ere, zenbait gaixotasunen sendaketarako oso baliagarriak dira. Hala nola, marihuanazko pilula Parkinson, esklerosi anizkoitza eta migrainak tratatzeko eraginkorra izan daiteke, baita Alzheimerreko gaixoentzako lagungarria da ere.
Gironako udaltzainek ausartegi eta arau-hauste ugari eginez gidatzen ari zen mutil bat identifikatu ahal izan du, bere arau-hausteak YouTuben daudelako, bideoz grabatuta.
Duela egun batzuk, herritar batek mezu elektronikoa igorri zion Poliziari, YouTuben ausartegi gidatzen ari zen pertsona baten bideoa ikusi zuela ohartarazteko. Mezuan bideoaren helbidea ere gaineratu zuen.
Behi batek Amoeiroko (Ourense) futbol zelaian iraizten duen lehen gorotzak erabakiko du auto baten zozketaren irabazlea nor den. Zozketa udalerriko futbol taldeak lurraldeko bigarren mailan jarraitzeko beharrezko dituen 18.000 euroak lortzeko egin dute.
Horretarako, zelaia 6.000 zati txikitan banatu dute eta zati bakoitza www.cacadelavaca.es webgunean jarri dute salgai 10 eurotan herriko bizilagunen eta ekimen bitxian parte hartu nahi duten lagun guztien artean.
Salvador Reyes Mexikoko futbol jokalari historikoa futbol partida bat jokatu duen lagunik zaharrenean bilakatu da 71 urterekin. Gaur Guadalajarako Chivas eta Pumas UNAM taldeen arteko norgehiagokan parte hartu du minutu bakar batez.
Reyes 1936an jaio zen eta Guadalajarako taldean aritu zen hainbat urtez. Bere kirol ibilbidean zehar 122 gol sartu zituen, talde horretan inoiz sartutako gol kopururik handiena.
Burutik oso sano ez dabilen norbaiten ametsa benetakoa bihurtu ahal izan zen Vietnam Airlineseko hegaldi batean, ezkutuko bidaiari moduan bizirik zihoazen ehunka sugeak hegazkinean sakabanatu izan balira.
Hanoiko aireportuko aduanazainak txundituta gelditu ziren arrain freskoak zeramatzatela zioten 60 kutxen barnean tona bat suge baino gehiago zegoela konturatu zirenean.
Nerabe alemaniar bat Siberiara bidali dute Alemaniako agintariek, bertan "birsozializatzeko" helburuarekin. 16 urteko gazteak bederatzi hil bete behar izango ditu Siberian.
Gazteak azaldu duen portaera bortitza dela medio erabaki dute Siberiara bidaltzea. Bertan pertsonekin harreman hobeak izaten ikastea espero dute.
Antza denez, 2007ko urri amaieran eta azaro hasieran garatu zen "Piraña Operaziokoa" zen paketea, eta bi hilabete egin ditu itsasoan gora eta behera.
AEBetako presidentearen alaba Jenna Bush Perun izan da azken egunotan, Machu Picchu eta hainbat nekazari komunitate bisitatuz. Herrialdea utzi behar zuenean esaldi horrekin agurtu zuen herritar batek.
Ezkerreko aldea onena da, Premier Inn hotel kateak eskatuta adituek aurrera eramandako azterketa batek esaten duenez.
Vigoko (Galizia) suhiltzaileak mobilizatu behar izan dira ume txiki bat maleta batetik ateratzeko.
Anaiak sartu zuen jolasten ari zirenean, baina gero konbinazioa ahaztu zitzaion eta, beraz, barruan harrapatuta geratu zen umea, kanpora atera ezinik.
La voz de Galicia egunkariak jakinarazi duenez, suhiltzaileak bidean zeudenean bueltatu behar izan ziren, umearen gurasoek lortu egin baitzuten konbinazioa desblokeatzea.
meneamen ikusia.
Holandako Poliziak Boliviako apaiz bat atxilotu du Amsterdameko aireportuan, sotana azpian "are santua" zeramala. Hala zela esan zien berak paketeetan zer zeraman galdetu zioten agenteei.
Britney Spearsen bizitzak okerrera egiten du egunetik egunera. Musika kritikarien jomugan egotera ohituta irudi eta jazoera benetan bitxiak utzi dizkigu azken hilabeteotan. Haren aurkariek, baina, ez dute etsi eta Pop-aren Erregina izan zenaren aurkako azken erasoa jo dute, oraingoan Internet bidez. AEBetako webgune batek gustu txarreko lehiaketa bat jarri dute abian. Spears hil egingo den eguna eta ordua asmatzen duenari PlayStation 3 bat oparituko diote.
Ekimen berezi honen sustatzaileek Spearsen zentze eguna zehaztu duten 5.000 erabiltzaile baino gehiago erakarri dituzte jadanik.
Munduko autorik merkeena aurkeztu du Tata Motors fabrikatzaile indiarrak, Delhiko automobilen azokan. Autoak Nano izena du. Tata Nano autoa 1.700 euroko prezioan salduko dute eta urte amaieran izango da merkatuan.
Bi gizon atxilotu dituzte New Yorken ordainketa-bulego batera hilotz batekin bertaratzeagatik. Atxilotuek hildakoaren Gizarte Segurantzako txeke bat kobratzeko asmoa zuten.
David Dalaiak eta James O’Harek, 65 urtekoak, Virgilio Cintronen (66 urte) gorpua gurpildun aulki batean eseri zuten eta Manhattaneko ordainketa-bulego batera eraman zuten bere 355 dolarretako txekea kobratzeko.
"Urtean daramatzadan 20 urteotan ikusi dudan istripu arraroena da”, esan du Joe LaRive sheriffak gertatutako istripuarekin harrituta.
Perry Price ehiztari eta matematika irakasleak antzar bat ehizatu du. Gero, eskopeta furgonetako atzealdean utzi duenean, txakurrak zapaldu eta tiro egin du. Zaurituta eraman dute Price ospitalera, baina odolustuta hil egin da bertan.
Sheriffak argitu duenez, gainera, ikertzaileek lokatza eta animaliaren arrastoak aurkitu dituzte eskopetan.
(osorik irakurri)
59 urteko austriar bat atxilotu du Poliziak gaixotasunak eta gaitzak pairatzen zituenaren plantak egiteagatik. Bere helburua doako ohea eta janaria lortzea zen. Horretarako, 21 urte langabezian daramatzan atxilotuak pentsatu zuen sintoma arraroak zituzten gaixotasunak asmatzea zela dirua aurrezteko modurik hoberena.
Adingabekoak estuasun batean jarri ditu Babes Zibileko eta Gurutze Berdeko medikuak, bera askatzen joan behar izan baitziren.
Paro foka kume baten itxura duen robota da eta errekorren Guiness Liburuan sartu da munduko robot terapeutikoena izateagatik. Zenbait ikerketetan frogatu denez, Parok ahalmen sendagarri handia du eta estresari eta depresioari aurre egiteko lagungarria da.
Baten bat ikusteko aukera izango zenuen, eta harrituta, baldosa txikiez egindako estralurtar itxurako mosaiko horiek zer arraio diren galdetuko zenion zeure buruari. Bada, jakizu, Bilbo hartzen hasi direla. Bada bat Cantalojas zubian, beste bat Areatzan (ibai ertzean) eta beste bat Iturribiden, baina 40 inguru daude.
Alcides Moreno, Manhattango (New York) eraikin baten 47. solairuan kokatutako aldamiotik eroritako langile ekuadortarra, sendatzen ari da. Are gehiago, Morenok jadanik familiarekin hitz egiten du, Ospitale Presbiterianoko medikuek jakitera eman bezala. Era berean, Morenok berriro ibili ahal izatea espero dute medikuek.
Alcides eta haren anaia, Edgar, 47 pisuko altueran (167 metro) jarritako aldamio batetik erori ziren pasa den abenduaren 7an, eraikinaren leihoak garbitzen zihardutenean.
Haginlari baten kontsultaren sarrera: hagin luzeak dituen krokodilo bat ageri da kartel batean eta, ondoan, "Haginlaria" dio. Lacoste Frantziako marka ezagunaren krokodilo berdea dela esango zenuke? Ez, ezta?
Horixe bera deritzo Erresuma Batuko Jabetza Pribatuaren Bulegoak ere (patenteak, erregistratuko markak eta egile eskubideak zaintzen dituen erakundea). Lacoste arropa marka ezagunak salaketa jarri zuen haginlarien kontra, bere ikurraren "oso antzekoa" zela argudiatuta.
Gidabaimena jasotzeko gainditu beharreko azterketara mozkorturik aurkezteagatik, 55 urteko gizon bat atxilotu du Lublingo (Polonia) Poliziak. Autoarekin espaloian zein errepidearen kontrako norabidean sartu zenean, ohartu ziren irakasleak gizonaren egoera tamalgarriaz.
Wei Oinghua kondenatua biktima baten zain egon zen bankuaren atean, goiz hasieran, Txinako ekialdeko auzitegi batek emandako epaiaren arabera.
Poloniako Polizia Eugeniusz Gadomskyren bila dabil. 80 urteko gizonezko horrek dotorezia tresna moduan erabiltzen zuen emakumeei dirua lapurtzeko.
Gadomskyk ezkontza-agentzien bidez ezagutzen zituen 'biktimak'. 'Limurtzaile' aparta honek itxura eta hezkuntza onaz baliatu zen laguntasun eske zeuden alargunen maitasuna lortzeko. Gadomsky egon zen agentzia batzuetan adierazi dutenez, 'galai' hau nahiko ederra zen bere adinerako, horrexegatik, ez zuen inoiz emakumeen falta izan.
Robbie Maddisono australiarrak munduko errekorra ondu du Urtezahar-gauan, Las Vegasen (AEB).
Moto-kroseko gidari ospetsua Ginness Liburuan sartu da 98,3234 metroko jauzia eginda, hots, futbol-zelaia baten luzera, gutxi gorabehera. Aurreko marka 84,4296 metrokoa zen.
Ekitaldia Red Bull Experiment enpresak antolaturiko ekitaldia izan zen, eta, horretan, munduko kirolaririk onenak biltzen dira kirol-markak hausteko.
Txinako bi ikasleri ebakuntza egin behar izan diete belarrian zituzten entzungailuak kentzeko.
Unibertsitateko azterketa batean kopiatzeko xedez jarri zituzten, eta badirudi sakonegi sartu zituztela, irakasleek ez harrapatzeko.
Bi gazteek ez zuten elkar ezagutzen, baina 'arazo' bera izan dute.
"2008 Urte Berria maitasunaren Urte Berria izango da Venezian”, jartzen zuen hiri italiarraren webgunean iragan ostiralean. Webgunean milaka lagunek 22:00etatik aurrera San Marcos plazan besarkatuko zirela iragartzen zen, “maitasun, bake, anaitasun eta pasio keinu batekin urtea hasteko”.
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Franco kalea zena Chiki Chikirena izango den aztertuko dute Zaragozako herri batean - h.e.e. - 2008-04-15 23:23:09
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (3)
Kirolak (41)
Loteria (59)
Mundiala (197)
Umeak bezala (103)
Zoritxarra (38)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
Abendua 2007 (32)
Azaroa 2007 (19)
Urria 2007 (22)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





