![]() |

Tailandiako Poliziak pertsonaia ezagun baten irudia eramango du hemendik aurrera bere jantzietan.
Hiritarrei modu agresiboan hitz egiten dieten agenteek, geldirik dauden bitartean autoaren motorra amatatzen ez dutenek edo beste hainbat arau-hauste arin egiten dituztenek Hello Kittyren arrosa koloreko besokoa eraman behar izango dute zigor gisa, azaldu du Pongpat Chayaphan koronelak.
Hu Ziwei Txinako aurkezle ezagunaren eta kiroletako telebista kateko presidenteordearen emaztea isil-isilik egon behar zuen CCTV Txinako telebistaren kate olinpikoaren inaugurazioan. Baina ez zen hala izan…
Zhang Bin izar mediatikoaren emazteak eszenatokira igo eta, mikrofonoa eskuan, gizonak adarrak jarri zizkiola salatu zuen: "Gaur egun berezia da kate olinpikoarentzat, baita Zhang Binentzat ere. Niretzat ere egun seinalatua da, orain bi ordu jakin baitut Zhang jauna, nirekin ez ezik, beste andereño batekin ere harremanetan dabilela", iragarri zuen Ziweik jendearen artean bultzaka aurrera egin ostean.
Bibliaren arabera, Piztiaren zenbakia da 666 eta, hortaz, Satanekin eta deabruarekin lotu izan ohi dute. Hain zuzen ere, hau da kristauen liburu sakratuak dioena: "Hemen jakituria dago: Ulermena duenak Piztiaren zenbakia zenbatu dezala, gizakiaren zenbakia baita. Eta seiehun eta hirurogeita sei da haren zenbakia".
Eitb24.com ez da bere inozentada argitaratu duen hedabide bakarra. Oso bestelako sanferminak, Athleticen eta Realaren arteko harreman gorabeheratsuak eta beste asko ere irakurri eta entzun izan ditugu.
Abenduak 28 egun betetzen dituen guztietan ohikoa bilakatu denez, hainbat hedabidek beren inozentada argitaratu dute. Gure ideiak erotasun puntu bat izan du; Euskaltelek txapel formadun iPhonea merkaturatuko zuen Errege egunerako. Gezurra zen, noski.
Sexu eszenak grabatzean "gozatu" egiten duela adierazi du Angelina Joliek, askorentzat munduko emakumerik eder eta erakargarriena den aktoreak.
Lau umeren ama den Joliek gai horien inguruan aritzeko duen erraztasuna aspaldi erakutsi zuen, izan ere, sexu eszenak gizonekin baino, emakumeekin grabatzea nahiago zuela adierazi baitzuen.
Pecado Original filmeko protagonistaren hitzetan, "niretzat bezala beste pertsona batzuentzat sexua erraza zaigu. Pertsona horrengan gustoko dugun zerbait aurkitu, eta horrekin gozatzen eta ondo pasatzen dugu".
Ohituraren arabera, etxeko txikientzako opariak uzteko tximinietan barrena jaisten da Bizarzuri. Jantzi gorridun aitona bailitzan, gizon bat hotel bateko tximiniatik behera joan zen, edo behintzat saiatu zen.
Gapview hoteleko (Alice Springs, Australia) bezeroek zarata arraroak entzun zituzten tximinian… "hoteleko jabeek prestatutako sorpresaren bat izango da", pentsatu zuten euren golkorako.
113 urteko siriarrak eta 103 urteko emazteak osasun ezin hobea dute, egunero jarraitzen duten errezetari esker, eurek diotenez. Dietak nahiko sinplea dirudi; izan ere, bikoteak barazkiak, bildoskia eta gurin likidoa jaten dute egunero, baina, esan dutenez, gauetan ez dute ezer afaltzen.
Emakumeak adierazi duenez, bere bizitzan zehar behin bakarrik joan da ospitalera, ester-muturra kendu ziotenean.
Gizonezko batek 50 euro lapurtu zituen Segoviako okindegi batean eta Guardia Zibilak akziozko pelikula baten moduan atxilotu zuen; izan ere, zenbait patruila eta helikoptero bat erabili zituzten Madrilgo 48 urteko (P.M.L.) bizilaguna atxilotzeko.
Hungarian lapurrek ez dute inolako errespeturik. Hondartza artifizial batean lapurtzen hasi eta altzariak (hamakak, guardasolak, egurrezko etxolak eta txosnak) eramateaz gain harea tona mordoa eraman dituzte ere.
Midzentas hiriko ibaiaren ertzean eraikitako hondartzak xehetasun guztiak zituen baina egun batetik bestera hutsik gelditu zen.
Nikolai Kultiapov izeneko idazle errusiarrak Guiness Errekorren Liburuan sartu nahi du bigarren aldiz, 'p' hizkiaz hasten diren 40.000 hitzetako liburua idatzita. Hala ere, zeregin hau ez da batere zaila idazle bitxi honentzako, jada errekor bat erregistratuta daukalako Kultiapovek, antzeko liburu bat argitaratuta. Hala, 'La isla de Olga' izeneko obrak 16.000 errusierazko berba zituen, guztiak 'o' hizkiaz hasten zirelarik.
Pasa den urtean gabonetako SMSrik zirikatzaileenekin post bat egin genuen eta 22 iruzkin jaso genituen blogean.
Aurten ere hainbat mezu bitxi bidali dira mugikor batetik bestera, asko eta asko egunerokotasun handiko gaiak ukituz, Juan Carlos I Espainiako erregeak Hugo Chavezi esandako "zergatik ez zara isiltzen" xelebrea, Espainiako Gobernuak proposatutako kanon digitala, Lugoko dukeen dibortzioa, prezioen igoera, politika, espekulazioa… Honako hauek dira mezu dibertigarrienetako batzuk:
"Aupa Hugo. Isildu zaitez edo ez dizkizut gabonak zorionduko (J.C. Espainiako erregea)"
Komunerako joateko ezin aproposagoa zen jantzia aldea zuela ezkondu da Jennifer Cannon estatubatuarra Doy Nichols herrikidearekin. Izan ere, komuneko paperez, kolaz eta zinta itsaskorraz egindako ezkontza jantzia zeraman emakumeak.
Pozoia hartu zuen hiltzeko. Tenplu bateko gela baten dute gorpua, giltzapean. Lagun ugari bildu dira bertan, apaiza noiz berpiztuko zain.
Joan den larunbatean India erdialdeko apaiz batek bere burua hil zuen, 72 ordu geroago berpiztuko zela agindu ostean.
Gabonak berdintsuak dira mundu osoan. Bada ez, ez da hala. Globalizazioa gorabehera, herrialde bakoitzak bere ohiturak ditu eta batzuk ezin bitxiagoak dira.
Gredos Mendizerrako hartz arre baten eskuak 400 urte daramatza Navacepeda de Tormeseko (Avila) elizako atean iltzatuta. Karbono 14 frogak behintzat hala agertu du, Molecular Ecology aldizkariaren azken alean azaltzen denez. Oraingoz ez dute aurkitu esku horren nondik-norakoei buruzko idazkirik, baina badaezpada ere, bizilagunek metakrilato xafla batekin babestu dute.
Komunikabide guztien azaletan agertu eta tabernetako gai bihurtu arren, protagonisten herrikideek uste dute politikarien bizitza pribatua errespetatu egin behar dela, "Le Journal du Dimanche" egunkariak gaur kaleratu duen inkesta baten arabera.
Gabonetako Loteriaren aurtengo edizioan irakaspenik egon bada, zera izan da: ez du merezi dirutza handia gastatzea billeteak erosteko. Izan ere, Motrilgo (Andaluzia) gizon bati bigarren saria egokitu zaio... loteria erosi ez zuen arren.
Motrileña de Frutas enpresak saldutako loteria zenbakiak bigarren saria lortu duela ohartu denean, konpainia horretako jabeak bezero bati deitu dio, harentzat billete bat gorde dutela esateko. Bezeroak ez zuen loteria ordaindu, ez zuen ezta eskatu ere egin, baina hala eta guztiz ere gorde egin zioten, urtero-urtero erosten zuelako.
Dinio, telebistako pertsonaia ezaguna eta Marujita Diaz artistaren bikotekide izandakoa, albiste da berriro. Oraingoan, baina, telebista bat lapurtzen saiatzeagatik. Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, Valentziako Gandia herrian dagoen saltoki batean telebista bat ordaindu gabe eraman nahian harrapatu zuten atzo.
22 kilatedun urrezko txirbilak Gabonetako izar produktuak dira Errioxako Aurum XXIV eta Vega Mayor enpresek urre jangarria kutxatxo gardenetan merkaturatu dutenetik. Ez dakigu bere zaporea zein den, baina, argi dago urreak gure autoestimua igotzeko balio duela.
Gabon-Gauan bakarrik sentitzen bazara edota afaria aspergarria egiten bazaizu zorionekoa zara! Ikuskizunak antolatzen dituen agentzia batek enkante bat prestatu du Interneten eta, bertan, bost aktoreren laguntasuna jarri du salgai. Eskaintza handiena egiten duenak bere afarian 'fikziozko' senide bat izango du.
Rubia izeneko behi bat 'Caca de la Vaca' izeneko zozketaren protagonista izango da. Behiak gorotza uzten duen lursailaren jabeak izango du saria.
Ia 200 Barbie eta Action Man birziklatu ditu Malagako ile-apaintzaile batek, Alberto Martinek, Gabonetako jaiotza bitxi bat osatzeko. Jaiotza horretako protagonistak partikularrek eta enpresek emandako narriatutako panpinak dira.
Bartzelonako Carmelo Monjek anonimo mehatxatzaileak jaso ditu bere maskota, Yako izeneko loro bat, oso berritsua eta zaratatsua delako, bere auzokideen ustez. Carmelok azaldu duenez, azkeneko hilabeteetan finkaren sarreran mezu anonimoak topatu ditu, loroak egindako zaratengatik kexatuz. Hori dela eta, "aurpegia emateko" eskatu dio mehatxuen egileari.
Kolonbiako taxilari batek sei egun behar izan ditu 15 zentimetrotako labana batek aurpegian eragin zizkion kalteetaz ohartzeko. Cristian Hernandezek borroka batean parte hartu zuen eta labana sudurraren alboan iltzatuta geratu zitzaion.
1989an izugarrizko arrakasta izan zuen Hertzainak talde mitikoaren "Aitormena" abestiak, eta 18 urte beranduago, LOR taldeak abesti haren bertsio berritua kaleratu du, "ezusteko aldaketatxo" batzuk eta guzti.
Elkartrukatutako haur batek anaia bikia du eta horri esker ohartu dira gertatutakoaz. Bikiek elkarren antzik batere ez zutela konturatu dira gurasoak haurrak hazi direnean.
Windows Live Messenger aplikazioaren bidez ematen zuen Microsoftek zerbitzu hori baina antza denez, Aita Noelek ez zuen Eguberriei buruz bakarrik hitz egiten, sexu oralari buruz ere bai, adibidez.
Txekorrak bi urte eta 350 kilo ditu, eta Egipto Garaiko sei probintzietatik etorritako 120 behi partaideen artean aukeratu zuten.
Faraoien garaiko bi ile-apaintzaileen hilobiak egiptoarrei buruzko zurrumurruak piztu ditu. Nyankh Khnom eta Khom Hotep historiako lehen gay ikonoak izan daitezke.
Egiptoarren esanetan, ile-apaintzaileak lagunak baino ez ziren. Hala ere, beraien ehortz-tokiak gero eta turista homosexual gehiago erakartzen ditu, guztiek bi ile-apaintzaileen besarkaden irudiak ikusi nahi dituzte eta. Ile-apaintzaile xelebre hauek Nyuserra faraoiari (k.a. 2500-2350) manikura egiten zioten.
Espainiako Erregeak Hugo Chavezi esandako hitzek muga guztiak gainditu dituzte. Oraingo honetan, 'Por que no te callas' famatua Telefe kate argentinarraren programa baten izena izango da.
Saioa emitituko duen kateak ez omen daki zergatik hautatu den hain esaldi polemikoa, baina, agerikoa da eztabaida sortzen jarraituko duela.
Josh Gates AEBetako telebista aurkezleak parte hartzen duen espedizioko kideek jakitera eman dutenez, "elurretako gizon beldurgarria"ren hiru oin-marka aurkitu dituzte mendi mitikora egin duten bidaia batean.
Ezkontzako jantzia? Komuneko paperez egina! - Kim - 2008-07-09 20:06:22
Galduta zebilen loro bat etxera itzuli da bera harrapatu zuenari non bizi den esanda - Mikel mendivil - 2008-06-09 10:22:14
28 urte geroago elkar ezagutu dute bi ahizpa bikik, Kanaria Handian - xabier montoia - 2008-05-27 15:52:38
Dionisio Tikiritauki (Chiki Chiki euskaraz) - jon - 2008-04-22 20:17:19
Berotegi efektuak ez die hartzei hibernatzen uzten (9)
Ardietan ere GPS (7)
Pilotariak Nintendoren aurka? Bai zera! (7)
Gizon batek hiltzat inskribatu du arreba, bizirik dagoena, herentzia jasotzeko (6)
Marihuana erretzen zuen momia bat? (6)
Errioxako alkoholik gabeko ardoa (5)
Natascha Kampusch: "Norbaitek hitz egiten didanean beldurtu egiten naiz" (5)
Olentzero salgai, 60, 150 eta 500 eurotan! (5)
Gabonetako SMSrik zirikatzaileenak! (5)
Hauteskundeak (4)
Kirolak (42)
Loteria (63)
Mundiala (204)
Umeak bezala (105)
Zoritxarra (39)
Azaroa 2008 (1)
Urria 2008 (6)
Iraila 2008 (7)
Abuztua 2008 (9)
Uztaila 2008 (10)
Ekaina 2008 (15)
Maiatza 2008 (15)
Apirila 2008 (14)
Martxoa 2008 (15)
Otsaila 2008 (23)
Urtarrila 2008 (35)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





